76/2018 FORU DEKRETUA, irailaren 12koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu egin behar direla gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko irailaren 12ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

Eskubide Sozialetako Departamentua

Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusia:

–Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 7245 zenbakia duena plantilla organikoan.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

–Erdi mailako tituluduna (administrazioa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 8710 zenbakia duena plantilla organikoan.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia:

–Etxezaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 3113 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Zerbitzaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 3229 zenbakia plantilla organikoan.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua

Barne Zuzendaritza Nagusia.

–Foruzaingoko komisario nagusia. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 148 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun Departamentua

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

Sistema informatikoetako teknikari-ofiziala. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 68645 zenbakia duena plantilla organikoan.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia:

–Ondasun higigarrien goi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 8616 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Goi mailako teknikaria*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 30351 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Liburutegiko laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR