75E/2016 FORU AGINDUA, urtarrilaren 26koa, Osasun Departamentuko kontseilariak emana, haurrak txertatzeko Nafarroako egutegi ofiziala aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasuneko kontseilariak urtarrilaren 25ean emandako 9/1996 Foru Aginduak Nafarroako Txertaketen Aholku Batzorde Teknikoa eratu zuen, besteak beste, txertaketa programak diseinatu, ezarri eta ebaluatzen laguntzeko, immunizazioaren bidez galaraz daitezkeen eritasunen egoera epidemiologikoa aztertuz, gaixotasun kutsagarriak kontrolatzeko osasun erakunde nazionalen eta nazioartekoen gomendioak kontuan hartuz, eta Foru Komunitateko txertaketen egutegia irizpide horietara egokituz.

Osasuneko kontseilariaren apirilaren 11ko 34/2011 Foru Aginduaren bidez eguneratu zen azken aldiz txertaketen egutegia, horrexek Nafarroako txertaketan egutegi ofiziala aldatu baitzuen.

Nafarroako Txertaketen Aholku Batzorde Teknikoak proposamena egin dio Osasun Departamentuari 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera jaio eta Nafarroan bizi diren haur guztiak immunizatzeko pneumokokoaren aurkako txerto konjokatu 13-valentearekin, 2., 4. eta 11. hilabeteetan.

Bestetik, haurrak txertatzeko egutegi arruntean gomendaturiko jarraibideari egokitzearren, hala onetsi baitzuen Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluaren txertaketen programari eta erregistroari buruzko txostenak, Nafarroako Txertaketen Aholku Batzorde Teknikoak honako hau proposatu dio Osasun Departamentuari:

  1. 11 hilabete arte atzeratzea txertoaren hirugarren dosia B hepatitisaren, difteria-tetanos-pertusis azelularraren, b motako haemophillus influenzaearen eta polioaren birusaren aurkakoa, eta ez ematea 6 hilabeterekin 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera jaio eta Nafarroan bizi diren haur guztiei.

  2. Difteria-tetanos-pertusis azelularraren, b motako haemophillus influenzaearen eta polioaren birusaren aurka 18 hilabeterekin ematen zen txertoaren laugarren dosia kentzea 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera jaio eta Nafarroan bizi diren haur guztiei.

  3. 6 urterekin ematea laugarren dosia difteria-tetanos-pertusis azelularraren eta polioaren birusaren aurka.

  4. Lehen Hezkuntzako azken ikasmailan ematea pneumokokoaren aurkako txerto konjokatuaren oroitzapen dosia eta orduan ere txertoa ematea neskei giza papilomaren birurasen aurka, eta ez orain arte bezala, DBHko 1. ikasmailan.

    Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 33.1 artikuluak xedatutakoari jarraikiz, Osasun Departamentuari dagozkio, besteak beste, Osasun Publikoaren arloa planifikatu eta antolatzeko eginkizunak. Esparru horretan sartzen dira osasuna babesteko jarduerak, hala nola txertaketen egutegi ofizialean ezarri diren txertaketa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR