Alkatetzaren 1/2010 dekretua, urtarrilaren 4koa. Ospakizunak Fernando Inagaren esku uzteko

SecciónII. Nafarroako Toki Administrazioa

Gaurko egunarekin, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondoko dekretua eman du:

Udal honek, 2009ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, Tuterako Udalaren Antolaketa Administratiboaren Erregelamendua onetsi zuen, 2009ko martxoaren 11ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zena.

Erabaki horretan Alkatetza honen esku geratu zen arian-arian egitura berria ezartzeko ardura, ongi funtzionatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak egokitu ahala, batik bat zerbitzuen mendekotasun organikoetan edo funtzionaletan aldaketak egonez gero.

Alde horretatik, 2009ko abuztuaren 31n, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoaren behin betiko onespena, aplikatzeko azken tramitea. Haien egitura egokiturik dago aipatutako erregelamenduan agertzen denera.

Horrenbertzez, bidezkoa da bere garaian Alkatetza honek egindako delegazio orokorrak eta bereziak egokitzea xedapen horiek onestetik datorren egoera berrira. Ospakizunetako eta Turismoko administrazio unitateendako izan ezik, Alkatetzaren 2009ko irailaren 7ko 11.etik 17.era bitarteko dekretuen bitartez egin zen egokitzapen hori.

Ospakizunetako eta Turismoko administrazio unitateez den bezainbatean, alkateak irailaren 7ko 22/2009 dekretua eman zuen, eta hartan erabaki ezen, zerbitzu horiei dagozkien kontuak, Castel-Ruiz kultur etxeak kudeatzen segituko zuela 2009ko abenduaren 31 arte, izan ere, aurreikusia zegoenez, delako erakundea data horretantxe bilakatu behar zen tokiko enpresa entitate publiko eta gisa hartara funtzionatzen hasi.

Dekretu berean beren horretan utzi ziren ospakizunetako eta turismoko eskumenak, Fernando Inaga Paños eta Jesús Álava Sesma zinegotzien esku utziak baitzituen alkateak (Alkatetzaren ekainaren 19ko 11/2007 eta 12/2007 dekretuak, hurrenez hurren).

Kontuan harturik Ospakizunetako eta Turismoko administrazio unitateak Sustapen eta Berrikuntza Alorrean daudela Antolaketa Administratiboaren gainean indarra duen Erregelamenduan, eta Alkatetzaren 22/2009 dekretuan aurreikusitako daten muga eguna iragan dela, Ospakizunetako eta Turismoko zerbitzuak zuzenean Udalaren mende geldituko dira.

Alkateak egin ditzakeen delegazioei dagokienez, Udalaren erregelamendu organikoaren 23.4. artikuluan ezartzen da ezen udal jardueraren alor jakinetan aritzeko delegazio orokorrak ematen ahal dizkiela Tokiko Gobernu Batzordeko kideei, eta edozein zinegotziri delegazio berezia ematen ahal diola alor horien...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR