Ordenantza, Gizalegezko jokaerak sustatzeko eta espazio publikoak babesteko

SecciónII. Nafarroako Toki Administrazioa

Azagrako Udalak, 2009ko urriaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Gizalegezko jokaerak sustatzeko eta espazio publikoak babesteko ordenantza. Hasierako onespena 2009ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 4an. Haren kontrako alegaziorik aurkeztu ez denez, argitara ematen da behin betiko onespenaren testu osoa, indar har dezan.

Azagran, 2010eko urtarrilaren 7an.-Alkatea, María Antonia Berisa Sánchez.

Ordenantza, Gizalegezko jokaerak sustatzeko eta espazio publikoak babesteko

  1. TITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

      Ordenantza honek xede hauek ditu:

      Gizalegezko kontzientzia eta jokaerak bultzatzea, herritarren bizikidetza trabatzen duten jarduerak saihestuta.

      Ondasun eta espazio publikoak, eta hiriko hirigintza eta arkitektura ondarea osatzen duten instalazio eta elementu guztiak babestea gerta daitezkeen eraso, bestelakotze eta legez kontrako erabileretatik.

      Ordenantza honetan arautzen diren babes neurriak udal titulartasuneko zerbitzu edo erabilera publikoko ondasunei buruzkoak dira, hala nola, kaleak, plazak, pasealekuak, parkeak eta lorategiak, aparkalekuak, iturriak eta urmaelak, eraikinak, museoak eta kultur etxeak, ikastetxeak, hilerriak, igerilekuak, kirol guneak eta haien instalazioak, estatuak eta eskulturak, bankuak, kale-argiak, mutiloiak, elementu apaingarriak, bide seinaleak, zuhaitzak eta landareak, edukiontziak eta paperontziak, hesiak, eta Udalaren ibilgailuak eta jatorri bereko edo berdintsuko gainerako ondasunak.

      Halaber, eta apaindura publikoari dagokionez, ordenantza honen babes neurrien barrenean daude beste administrazio publiko batzuen eta erakunde publiko edo pribatuen ondasunak eta instalazioak, Azagrako hiri altzarien atal badira, herritarrentzat badira edo herri zerbitzu bateko ekipamendu, instalazio edo elementuak badira, hala nola, markesinak, garraioko elementuak, kale-argiak, estatuak, hesiak, kartelak, iragarkiak eta bestelako publizitate elementuak, trafikoko seinaleak, kioskoak, edukiontziak, terrazak eta mahaitxoak, olanak, landareontziak, objektuak ematen dituzten makinak eta jatorri bereko edo berdintsuko gainerako ondasunak.

      Gizalegezko balioen kontrako jarduerak zuzentzea, zehapen ahalmenaren bidez.

      Bizikidetzako arauak hausten dituztenen errehabilitazioa sustatzea.

    2. artikulua. Udal eskumena eta aplikazio eremua.

    3. Ordenantza honetan aurreikusten diren udal eskumeneko babes neurriek ez dituzte deusetan ukatzen ukitutako ondasunen jabeen eskubide, ahalmen eta eginbeharrak, ezta beste administrazio publiko batzuen eskumenak ere.

    4. Ordenantza honek herritarren gizalegezko balioei buruzko jarduerak eta hutsegiteak arautzen ditu; ez die, beraz, eragiten egungo antolamendu juridikoak ezarritakoa betetzeko egiten diren zerbitzu publikoen jarduerei.

    5. Ordenantza hau Azagrako udal mugape osoan aplikatuko da.

  2. TITULUA

    Herritarren portaera

  3. kapitulua

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Bizikidetzarako printzipioak.

    2. Herritarrek bizikidetza errespetatu eta ondasun eta zerbitzu publikoak haien helburuaren arabera erabili behar dituzte, gainerako herritarrek haiek erabiltzeko duten eskubidea errespetatuta. Horren ondorioz, debeku dira herritarren bizikidetza hautsi, eragozpenak sortu eta pertsonei lotsa galtzen dieten portaerak, ordenantza honetan ezarritako ildoetatik.

    3. Herritarrek eskubidea dute hiriko bide eta eremu publikoak libreki erabiltzeko, eta askatasun hori errespetatu behar zaie. Eskubide hau gizalegez erabiliko da, ondasun publikoen erabilerari buruzko xedapenek eta gainerako pertsonak eta ondasun pribatuak errespetatu beharrak ezarritako mugen barrenean.

    4. Ezin da bizilagunen atsedena hausten duen asotsik egin, ezta gaueko iskanbiletan parte hartu edo gaueko lokaletatik zalapartaka atera ere.

    5. Herritarrek ez dute eremu publikoan eginen abusuzko, bereizkeriazko edo larderiazko ekintzarik, ezta indarkeria fisikoa edo morala dakarrenik ere.

  4. kapitulua

    Ondasunen andeatzea

    1. artikulua. Hondamena eta alterazioak.

      Ezin izanen da jarduketarik egin ordenantza honek babesten dituen ondasunen gainean, haien erabilera edo helburuaren kontrakoa bada, haiek andeatzea badakar edo haien estetika hondatzen badu 1. artikuluan ezarri moduan.

    2. artikulua. Pintaketak eta grafismoak.

    3. Debeku da ordenantza honek babesten dituen ondasun publiko edo pribatuetako edozeinetan pintadak, idazkiak, inskripzioak eta grafismoak egitea.

    4. Aurreko atalean agertu debekutik kanpo geratuko dira Udalaren baimena izanda, orubeetako hesi, obretako itxitura, mehelin edo antzekoetan egiten diren horma-irudi artistikoak.

    5. Udal baimena ematea nahi badakoa da; hura ematen denean erantsiko da zer baldintza eta beharkizun beteko dituen jarduerak.

    6. Erabilitako materialak edo tresnak kendu edo altxatu ahal izanen dituzte agintaritzako agenteek, jarduerak Udalaren derrigorrezko baimenik gabe egiten direnean.

    7. Eraikin publiko edo hiri altzarietako elementu batean pintadak egin, paperak ezarri, kristaletan arrastoa egin edo apurtu, kartelak itsatsi edo hondatzen duen beste edozein ekintza gauzatzen denean, bidezko kalte-ordaina eta garbitu, berria jarri edo lehengoratzeko lanen fakturen kostua egozten ahalko dizkio Udalak enpresa, erakunde edo pertsona erantzuleari. Horrez gain, bidezko zehapena ezarriko dio.

    8. artikulua. Zuhaitzak.

      Zuhaitzak babesteko neurri gisa, ondokoak debeku dira:

      1. Kaltetu edo tratu txarrak ematea.

      2. Edozein elementu itsatsi edo haiei lotzea, Udalaren baimenik gabe.

      3. Hondakinak botatzea zuhaitz-txorkoan edo inguruan.

    9. artikulua. Parke eta lorategi publikoak.

    10. Herritarrek hiriko parkeak eta lorategiak errespetatu behar dituzte.

    11. Parke, lorategi, landareontzi eta eremu edo leku publikoetan landatutako arboletako landare-espezieak ongi zaindu eta mantentzeko, debeku dira ondoko ekintzak:

      1. Loreak edo landareak ebatsi, errotik atera edo kaltetzea, eta oro har, parkeak edo lorategiak, belardiak edo landaketak behar ez bezala erabiltzea.

      2. Soropila kaltetzea eta horren gainean kanpatzea, berariaz baimentzen diren parkeetako lekuetan izan ezik.

      3. Arbolak moztu, kimatu edo apurtzea, baita plaza, parke eta lorategietan ibilgailu motordunak eta ziklomotorrak erabiltzea ere.

      4. Azalak grabatu edo pintatzea, puntapaxak sartzea, haiei eskailerak, tresnak, aldamio euskarriak eta abar lotzea, eta kartelak paratzea.

      5. Zuhaitzen ondoan obra-materialak metatzea, aldi baterako bada ere, edo haien gainean edozein motatako produktu toxikoak isurtzea.

      6. Berdeguneetan zaborrak, hondakinak, harriak, legarra edo haiek kaltetu edo haien estetikari eta gustu onari eraso diezaiekeen beste edozein produktu botatzea.

      7. Soropil eta lorategien gainean gorotzak uztea.

      8. Parke eta lorategietan sua edo sutzarrak egitea.

    12. Era berean, debeku da parkeen barnean egotea sartu eta ixteko ordutegi araututik kanpo, dauden seinaleek adierazitakoari kasurik ez egitea edo gune zehatz batzuetara sartzeko aldi baterako edo behin betiko murrizketei desobeditzea.

    13. artikulua. Paperontziak eta edukiontziak.

    14. Debeku da eremu publiko edo espazioetan dauden paperontziak edo edukiontziak nolanahi erabiltzea, kalteak eragin, haien estetika andeatu edo erabilera oztopatzen bada. Bereziki debeku dira mugitu, erauzi, erre, irauli edo haien edukia lurrera botatzea, inskripzioak egitea eta paperak edo eranskailuak itsastea.

    15. Hondakin solido txikiak, hala nola, zigarrokin itzaliak, azalak, txikleak, paperak, poltsak, bilgarriak eta gisakoak, paperontzietara bota behar dira, eta birtziklagaiak izanez gero, bilketa sailkaturako eremu publikoan paraturik dauden edukiontziak erabiliko dira.

    16. Debeku da paperontzietara material, tresna edo gauza arriskutsuak botatzea, hala nola animaliak eta animalien hondakinak, xiringak eta sorgorkarien kontsumorako tresnak, eritasunak kutsatu edo barreia ditzaketen osasun laguntzako materialak, mota guztietako droga toxikoak, sorgorkariak eta gai kimikoak, erradiaktiboak, piroteknikoak edo leherkorrak, eta hondakin solido txikiak eta beste edozein gai, sutan badaude.

    17. artikulua. Urmaelak eta iturriak.

      Debeku da urmael eta iturrietako instalazio edo elementuetan baimenik gabeko edozein erabilera egitea. Bereziki, debeku da barrenean sartzea edo edozein gauza garbitzea, arrantzan egitea, animaliei edaten ematea eta gaiak, gauzak edo animaliak haietara botatzea.

  5. kapitulua

    Kartelak, pankartak eta gisakoak

    1. artikulua. Publizitatea.

    2. Edozein euskarritan egonda eta edozein ezaugarri eta helburu izanda ere, kanpoko publizitatea xede horretarako bereziki prestatutako lekuetan baizik ezin izanen da jarri. Establezimenduen titularrek ezin izanen dute eremu publikoan publizitatea edo propaganda duen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR