75/2020 FORU AGINDUA, azaroaren 4koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Getze Galar-Espartza Galar (Nafarroa) NA-6008 errepidea zabaldu eta hobetzeko proiektua behin-behinekoz onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

268. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 17a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 75/2020 FORU AGINDUA, azaroaren 4koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Getze Galar-Espartza Galar (Nafarroa) NA-6008 errepidea zabaldu eta hobetzeko proiektua behin-behinekoz onesten duena. Proiektu hau aurkeztu da, behin-behinekoz onets dezaten: “Getze Galar-Espartza Galar (Nafarroa) NA-6008 errepidea zabaldu eta hobetzeko proiektua”.

Gaur egun NA-6008 errepidea oso trazadura mugatukoa da, bai oinplanoan bai altxaeran, eta haren zeharkako sekzioa ez da nahikoa, 1,60 metroko bi erreiko galtzada bakar bat eta gutxi gorabehera 0,10 metro zabaleko bazterbideak dituelako. Horren ondorioz sortzen den plataforma osoa 4 metro zabal baino gutxiago da, ez du bermerik bazterbideen alde banatan eta areka sakonak ditu tarteka. Horrenbestez, galtzadaren zabalera ez da nahikoa, eta zirkulazioa ez da segurua ez erosoa, ia ez baitu ahalbidetzen kontrako norabidean ibiltzen diren bi ibilgailu pasatzea. Egoera honek bide segurtasun falta nabarmena dakarkio errepide horretan ibiltzen den trafikoari.

Gainera, Arrizabalaga eta Etxabakoitz aldera doan NA-6000 errepidearekiko bidegurutzea, Espartza Galarko hirigunetik hurbil, 57 m-ko erradiokoa den eta %6,9ko goranzko malda duen bihurgune baten ingurunean dago, Etxabakoitzera bidean, eta ez du inolako erreirik bi errepideetan sartzeko eta ateratzeko.

Ezaugarri hauek guztiek istripuak izateko arrisku handia sortzen dute eremu horretan, bai ibilgailu arinen eta nekazaritzako ibilgailuen zirkulazioari dagokionez bai erabiltzaile zaurgarriei (moto gidariak, ziklistak eta oinezkoak) dagokienez.

Proiektatutako obra honetan datza: lehendik dagoen plataforma zabaltzea eta behar adinako ikuspenik ez dagoen tarte batzuetan trazadura hobetzea. Jarduketaren guztirako luzera, NA-6008 errepideari dagokionez, 2.419 metro ingurukoa da.

Proiektuak Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legean eskatutako dokumentazioa dauka.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzea, bai proiektuaren eduki teknikoari, bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta hark proposatu duenarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Proiektu hau behin-behinekoz onestea: “Getze Galar-Espartza Galar (Nafarroa) NA-6008 errepidea zabaldu eta hobetzeko proiektua”.

2. Hasiera ematea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari (eranskinean ageri da ondasun eta eskubide horien zerrenda).

3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, bai proiektuaren eduki teknikoari, bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko. Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web orrian eta Galarko udaletxean.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR