75/2017 FORU DEKRETUA, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Etxebizitza Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Etxebizitzaren alorrean herritarrentzako laguntza-neurriak ezartzen dituen abenduaren 21eko 22/2016 Foru Legeak aldaketa garrantzitsuak egiten dizkie Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legeari eta Etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituen irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuari.

Aldaketa horietako bat da 86. artikulu berria eranstea foru lege horri. Artikulu horretan, Nafarroako Etxebizitza Kontseilua aurreikusten da Nafarroako Gobernuaren kontsulta eta aholkularitzarako organo gisa etxebizitza arloan, arlo horretan eskuduna den departamentuari atxikia. Kontseiluaren osaera deskribatzen da, eta eginkizunak esleitzen. Kontseiluari eduki zehatza emateko, haren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautu behar dira.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak gardena izan nahi du informazioarekin, eta herritarren lankidetzaren alde egiten du politika publikoen diseinuan, inplementazioan eta ebaluazioan, administratzeko modua irekiagoa izateko, parte-hartzea handitzeko eta sektoreen eta taldeen behar eta problemetara hurbiltzeko.

Horrenbestez, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko abuztuaren 30ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

      Foru dekretu honen xedea da Nafarroako Etxebizitza Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzea.

    2. artikulua. Nafarroako Etxebizitza Kontseiluaren izaera eta atxikipena.

    3. Nafarroako Etxebizitza Kontseilua Nafarroako Gobernuaren kontsulta eta aholkularitzarako kide anitzeko organoa da etxebizitza arloan.

    4. Nafarroako Etxebizitza Kontseilua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan etxebizitza arloan eskudun den departamentuari atxikiko zaio, eta horrek emanen dizkio jarduteko behar dituen aholkularitza eta bitartekoak.

  2. KAPITULUA

    Eginkizunak

    1. artikulua. Nafarroako Etxebizitza Kontseiluaren eginkizunak.

      Nafarroako Etxebizitza Kontseiluak eginkizun hauek ditu:

    2. Nafarroako Etxebizitza Planaren taxuketaren jarraipena egitea.

    3. Nafarroako Etxebizitza Planaren edukiari buruzko txostena egitea, Nafarroako Gobernuak hura onetsi aurretik.

    4. Etxebizitza arlokoak diren izaera orokorreko xedapenen proiektuei eta horien aldaketei buruzko txosten ez-lotesleak ematea.

    5. Etxebizitzarekin lotutako edozein gaitan proposamenak eta iradokizunak egitea.

    6. Arloan eskudun diren administrazioetako edozeinek eskatzen dizkion etxebizitza arloko txosten eta kontsulta guztiak egin eta erantzutea.

    7. Etxebizitzaren sektorean diharduten eragileen etengabeko elkarrizketa sustatzea.

    8. Koordinazioa eta lankidetza sustatzea administrazio publikoen artean eta etxebizitza arloan esku hartzen duten gizarte eta ekonomia arloko eragileen artean.

    9. Ekimenak, neurriak edo programak proposatzea etxebizitza arloan, sentikortasunari, informazioari eta hobekuntzari dagokienez.

    10. Begiratzea etxebizitzaren arloko informazioa gardena dela eta behar bezala zabaldu eta Nafarroako gizartearen eskura jartzen dela.

  3. KAPITULUA

    Osaera...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR