74E/2016 FORU AGINDUA, urtarrilaren 26koa, Osasun Departamentuko kontseilariak emana, Nafarroako Zaintza Epidemiologikoaren Sistemaren barnean sartutako eritasunak aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abenduaren 22ko 383/1997 Foru Dekretuak Zaintza Epidemiologikoaren Sistema ezarri eta arautzen du. Nahitaez deklaratu beharreko eritasunak agertzen dira haren eranskinetan.

Aipatu foru dekretuaren lehenbiziko xedapen gehigarriak Osasuneko kontseilariari ahalmena ematen dio foru dekretu hori garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman eta neurriak hartzeko, eta bigarren xedapen gehigarriak, berriz, Osasuneko kontseilariari ahalmena ematen dio eranskinetan ageri diren eritasunen zerrendak aldatzeko, foru aginduaren bitartez, patroi epidemiologikoan ematen ahal diren aldaketen arabera.

Osasuneko kontseilariaren otsailaren 15eko 19/2008 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Zaintza Epidemiologikoaren Sistemaren barnean hasieran sartutako eritasunen zerrenda lehenbizikoz aldatu zen, eta aukera eman zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako osasun etxeek eritasunen deklarazioa automatizatzeko. Azken horrek onurak ekarri ditu deklarazioan hedadura altuak mantentzeko, eta osasun etxeetako sendagileen eginkizun administratiboak erraztu ditu.

Batzordearen abuztuaren 8ko 2012/506/EB Betearazpen Erabakia eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren urriaren 22ko 1082/2013/EB Erabakia eritasun kutsakorren nazioarteko patroi epidemiologikoan ikusitako aldaketetara egokitzen dira, datu zientifiko berrienak kontuan hartzen dituzte eta Batzordeari eta Europako Batasuneko estatuei esku hartzeko estrategien garapena errazten diete eritasun horien zainketan eta horiei aurre egitean. 2012/506/EB Betearazpen Erabakiak eritasun kutsakorrak Batasuneko sareari jakinarazteko kasuen definizioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2119/98/EE Erabakiarekin bat, ezartzen dituen 2002/253/EE Erabakia aldatzen du. 1082/2013/EB Erabakia, berriz, osasunerako mugaz gaindiko mehatxu larriei buruzkoa da eta 2119/98/EE Erabakia indargabetzen du.

Ildo horretatik, abenduaren 28ko 2210/1995 Errege Dekretuaren I. eranskina (Nahitaez deklaratu beharreko eritasunen zerrenda), II. eranskina (Deklaratzeko modalitateak) eta III. eranskina (Eskualdeko eritasun endemikoen deklarazioa) aldatzen dituen martxoaren 9ko SSI/445/2015 Aginduak Espainian zaindu beharreko eritasunen zerrenda handitzen du, Batzordearen 2012ko abuztuaren 8ko Erabakira egokitzeko. Aipatu errege dekretuaren bidez, Zaintza Epidemiologikorako Sare Nazionala sortu zen.

Foru araudia Batzordearen 2012ko abuztuaren 8ko Erabakira eta SSI/445/2015 Agindura egokitzeko, Nafarroako Zaintza Epidemiologikoaren Sisteman deklaratu beharreko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR