74E/2015 FORU AGINDUA, uztailaren 2koa, Sustapeneko kontseilariak emana, Sustapeneko kontseilariaren abenduaren 11ko 150/2013 Foru Aginduaren bidez behin betiko onetsi zen Ezkarozeko Udal Planean atzemandako akatsak zuzentzen dituena. Foru agindu hori 2014ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 20koan, eta udal planaren araudia, berriz, 2014ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 27koan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2015eko maiatzaren 19an, Ezkarozeko Udalak eskaera bat aurkeztu du bere udal planaren ordenantza partikularretan atzemandako akatsak zuzentzeko (II. eranskina, ORD-1: etxebizitza tradizionalak).

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak, 2015eko ekainaren 1ean, aldeko txostena egin du, aipatutako akatsak badirela onartuz. Hartara, proposatu du behar den zuzenketa egitea.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluak baimena ematen die administrazio publikoei, ofizioz edo interesdunek eskatuta, beren egintzetan egindako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak noiznahi zuzentzeko. Hortaz, bidezkoa da atzemandako akatsak zuzentzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 55. artikuluarekin bat, egintza agindu zuen organo berari dagokio akats materialak zuzentzea.

Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Ezkarozeko Udal Planaren II. eranskineko ordenantza partikularretan (ORD-1: etxebizitza tradizionalak) atzemandako akatsak zuzentzea, honela (testua gaztelaniaz baizik ez zen argitaratu):

    1. “Condiciones de forma y edificabilidad” atalean, “Nuevas edificaciones o ampliación de las existentes” azpiatalean:

      –Honela dioen tokian: “Se establece una edificabilidad máxima de 0,7 m²/m² de parcela bruta; la edificación podrá ocupar hasta el 30% de la parcela. No obstante en toda parcela edificable podrá construirse 240 m² y ocupar hasta 80 m² de la parcela bruta”.

      –Honela behar du: “Se establece una edificabilidad máxima de 1,0 m²/m² de parcela bruta; la edificación podrá ocupar hasta el 50% de la parcela. No obstante en toda parcela edificable podrá construirse 240 m² y ocupar hasta 80 m² de la parcela bruta”.

    2. “Condiciones estéticas” atalean, “Condiciones de fachada” azpiatalean, honako paragrafo hau erantsi behar da:

      –“Chimeneas:

      En las fachadas que dan a la calle o espacio público no se podrán adosar chimeneas, aunque se sitúen en la parcela privada. En las fachadas que dan a patios podrán adosarse chimeneas que deberán quedar cubiertas con obra en todo su recorrido, y con el mismo acabado que la fachada”.

    3. “Condiciones estéticas” atalean, “Carpintería y oscurecimiento” azpiatalean:

      –Honela dioen tokian:

      “Oscurecimiento:

      Se prohíben persianas enrollables. La protección exterior...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR