74/2019 FORU DEKRETUA, ekainaren 26koa, Kontratazio Publikorako Batzordea arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Kontratazio Publikorako Batzordea Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legean sortu zen, organo aholku-emaile gisa, eginkizun nagusi batzuetarako: administrazioaren efizientzia hobetzea eta araua behar bezala garatzea.

Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen bitartez –haren bidez indargabetu da 6/2006 Foru Legea–, zenbait aldaketa egin dira organo horren osaeran eta eginkizunetan, eta, hortaz, horiek agerrarazi behar dira hura garatzeko araudian.

Batzordeari dagokionez, badira zenbait berrikuntza. Ohi bezala, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan kontratazio gastu handiena duten departamentuak egonen dira, baita haren aplikazio eremuaren peko entitateen ordezkariak ere –orain gehiago izanen dira enpresa sektore publikoari tokia egiteko–. Baina, berrikuntza gisa, maiatzaren 17ko 7/2018 Foru Legearen bidez sortutako Jardunbide Egokien aldeko eta Ustelkeriaren kontrako Bulegoko burua ere batzordeko kide izanen da, baita sindikatuen ordezkariak ere.

Kontratazio Publikorako Batzordearen antolamenduaren arabera, osoko bilkura da batzordearen jarduketa lerroak ezarri eta erabaki garrantzitsuenak hartzen dituen organoa. Lanak egitea, aldiz, batzorde berariazkoei dagokie.

Batzorde berariazkoen artetik, batzorde iraunkorra azpimarratu beharra dago, duen garrantzia dela eta, txosten eta dokumentu teknikoak onesteko eginkizuna baitu.

Onestekoa den arauaren aldeko txostena eman du Kontratazio Publikorako Batzordeak, 2018ko azaroaren 21ean egindako bilkuran, baita Toki Araubideko Foru Batzordeak ere, 2018ko abenduaren 17an egindako bilkuran.

Horrenbestez, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren titularrak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren txostenaren arabera, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko ekainaren 26ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

  1. KAPITULUA

    Kontratazio Publikorako Batzordearen izaera eta eginkizunak

    1. artikulua. Kontratazio Publikorako Batzordearen izaera eta eginkizunak.

    2. Kontratazio Publikorako Batzordea kide anitzeko organo bat da, bere eginkizunetan independentea, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan kontratazio publikoaren arloko eskumena duen departamentuari atxikia organikoki; Kontratu Publikoei buruzko Foru Legearen 4. artikuluan aipatzen diren entitateek kontratazio publikorako duten sistemak ongi funtzionatzen duela zaintzea du eginkizun nagusia.

    3. Bere eginkizunak gauzatzean, autonomia funtzional osoa du helburuak behar bezala betetzeko. Ez da, inola ere, jarraibide hierarkikoen mende egonen.

    4. artikulua. Kontratazio Publikorako Batzordearen eginkizunak.

    5. Kontratazio Publikorako Batzordeak, besteak beste, eginkizun hauek ditu:

      1. Txostenak egitea eta, behar denean, kontratazio sistemaren alderdi administratiboak, teknikoak eta ekonomikoak ukitzen dituzten arauak, neurriak edo jarraibideak proposatzea.

      2. Esleipenerako irizpide eta baremoak prestatzea, Kontratu Publikoei buruzko Foru Legearen mendeko pertsona eta entitateek erreferentzia gisa erabil ditzaten.

      3. Kontratu Publikoei buruzko Foru Legearen mendeko pertsona eta entitateentzat eta kontratazio publikoak ukitzen dituen enpresa-, lanbide- eta sindikatu-erakundeentzat arlo horretako gaiei buruzko txostenak egitea, bere esku-hartzea eskatzen zaionean.

      4. Kontratuen prestaketari, adjudikazioari eta aldaketari buruzko agirien eredu normalizatuak onestea proposatzea.

      5. Txostenak ematea lizitazio baten emaitza argitaratu gabe uztearen bidezkotasunari buruz.

      6. Ogasun Ministerioko Kontratazio Administratiboko Batzorde Aholku-emaileari erregelamenduz ezarritako kontratuen gainean eman behar zaion informazio estatistikoa zentralizatzea, nazioarteko arauak betetzeko.

      7. Nafarroako Kontratazioaren Ataria, Nafarroako Lizitazio Elektronikoaren Plataforma, Kontratuen Erregistroa eta Borondatezko Lizitatzaileen Erregistroa kudeatzea, gaurkotzea eta haien mantentze-lanak egitea.

      8. Prezioen ezarpenaren inguruko arbitrajeak eta likidazioan desadostasuna dagoenean sortzen direnak ebaztea Administrazioaren obra kontratuetan.

      9. Nafarroako Parlamentuan aurkeztea, horretarako zehazten den batzordean, urtealdiko txosten bat, zehaztuko dituena, batetik, zer esku-hartze izan dituen organo horrek, eta, bestetik, zer proposamen egiten dituen kontratazio-sistema efizientea izan dadin eta, hala, zama administratiboak sinplifikatzeko.

      10. 2014/24 Zuzentarauak gobernantzaren arloan eskatzen dituen betebeharren berri ematea. Zehazki, ez-betetze berariazkoak edo arazo sistemikoak atzematen dituenean, bere baliabidez edo horren gaineko informazioa jaso duelako, egoera horren berri ematea Kontuen Ganberari, jurisdikzio-organoei, eskumena duten egitura nazionalei eta Nafarroako Parlamentuari.

      11. Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiko kideen izendapena proposatzea.

      12. Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegia osatzen duten pertsonak kentzeko espedientea izapidetzea, honako kasu hauetan: nazionalitatea galtzea, zereginak betetzeko izendatu ondoren ezgaitasuna sortzea, eginkizunak larriki ez betetzea, askatasunaz gabetzeko zigorra jasotzea edo delitu batengatik lan edo kargu publikoan aritzeko desgaitze erabatekoa edo berezia jasotzea.

      13. Kontratu Publikoei buruzko Foru Legean agintzen diren txosten eta irizpenak egitea, bereziki Kontratu Publikoei buruzko Foru Legearen 100.2 eta 132. artikuluetan aipatzen direnak.

      14. 10.000.000 eurotik gorako balio zenbatetsia (BEZik gabe) duten kontratuen kontratazio mahaietan parte hartzea.

      15. Azterlan, txosten eta proposamenak egitea, Nafarroako administrazio publikoen eta haren erakunde publikoen, enpresen eta fundazioen kontratazioan baliabide elektronikoak, informatikoak eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR