73/2019 FORU AGINDUA, maiatzaren 17koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren apirilaren 9ko 121/2013 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez, gasolio profesionala kontsumitzeagatik hidrokarburoen gaineko zergaren itzulketa partziala egiteko prozedura ezarri zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Uztailaren 3ko 6/2018 Legeak, Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzkoak, aldatu egiten du, besteak beste, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 50. artikulua, zeinak hidrokarburuen gaineko zergaren zerga-tasak arautzen baititu, eta indargabetu egiten du 50.ter artikulua, zeinaren bidez hidrokarburoen gaineko zergaren erkidegoetako zerga-tasa arautzen baitzen.

50.ter artikulua indargabetzearen ondorioz, ez dira aplikatzekoak autonomia erkidegoek, kasua bada, hidrokarburoentzat ezarritako zerga-tasak. Erkidegoetako zerga-tasak desagertu ondoan, itzulketa-oinarri bakarra dago, hots, interesdunak erositako eta ibilgailu baimenduetan erregai gisa erabilitako gasolio bolumena, mila litrotan adierazita. Bolumen horri aplikatuko zaio hidrokarburoen gaineko zergaren estatuko zerga-tasa. Halaber, itzulketa-tasa bakarra dago: araubide erkideko Zerga Berezien Legearen 52.bis.6.a) artikuluko lehenbiziko paragrafoan ezarritakoa.

Hori dela eta, gasolio profesionala kontsumitzeagatik hidrokarburoen gaineko zergaren itzulketa partziala egiteko prozedura egoera berrira egokitu behar da. Prozedura hori apirilaren 9ko 121/2013 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren laugarren xedapen gehigarriarekin bat, Foru Komunitateak behar diren arauak eman arte, hidrokarburoen gaineko zerga arautzen duen 38/1992 Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio zerga arloko eskumena duen departamentuko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan zergadunek eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen bitartez aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak apirilaren 9an emandako 121/2013 Foru Agindua aldatzea. Haren bidez, gasolio profesionala kontsumitzeagatik hidrokarburoen gaineko zergaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR