73/2016 FORU DEKRETUA, irailaren 21ekoa, Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamendua, martxoaren 25eko 57/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsia, aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko martxoaren 25eko 57/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduak berariazko lehiaketa arautzen du 19. artikuluan lanpostua eskuratzeko modalitate gisa.

2012ko urrian, urriaren 3ko 106/2012 Foru Dekretuaren bidez, aipatu artikulua aldatu zen. Orain, Barne Zuzendaritza Nagusiak izangaien gaitasunak baloratzeko eskema berria proposatu du, bete beharreko lanpostuarekin zuzenean ikusteko duten berariazko proba objektiboetan oinarritua.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko irailaren 21eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamendua, martxoaren 25eko 57/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsia, aldatzea.

Bat.–Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 19. artikulua aldatu da eta honela idatzita utzi:

“19. artikulua. Berariazko lehiaketa.

  1. Bete beharreko lanpostuen izaera edo espezializazioa dela-eta, berariazko lehiaketa esleituta dutenean lanpostua betetzeko modalitate gisa, bi fase izanen ditu.

    Lehen fasean, merezimenduen balorazioan, antzinatasuna, egin diren prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak, ikasketa tituluak, irakaskuntza eta ikerketa, eta sariak baloratuko dira, ondoko irizpideei jarraituz; gehienez ere, 35 puntu emanen dira:

    1. Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: gehienez ere 15 puntu.

    2. Prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak, irakaskuntza eta ikerketa, esparru polizialarekin ikusteko badute: gehienez ere 10 puntu.

    3. Titulazio akademikoak: gehienez ere 7,5 puntu.

    4. Esker-sariak eta beste merezimendu batzuk: gehienez ere 2,5 puntu.

      Bigarren fasean, proba teoriko-praktikoak eta psikoteknikoak eginen dira, lanpostuarekiko egokitzapenari begira; gehienez ere 70 puntu emanen dira, horrela banatuak:

    5. Proba teoriko-praktikoa, test motakoa, diharduen Epaimahaiak zehaztu beharrekoa, aitzinetik onetsi eta dagokion deialdian argitaratutako gaitegi baten gainean: gehienez ere 50 puntu.

      Atal honetan sartzen ahalko da deialdi bakoitzean zehazten diren proba fisikoak gainditzea; haien puntuazioa ere dagokion deialdian ezarriko da, eta aitzineko paragrafoan deskribaturiko proba teoriko-praktikoan eskuratu denari gehituko zaio. Atal honetan ezin izanen da, guztira, 50 puntu baino gehiago eskuratu.

    6. Proba psikoteknikoa, izangaia bete nahi duen lanpostuari egokitzen ote zaion...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR