72/2020 FORU AGINDUA, urriaren 29koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez ebazten baita jarraian aipatzen den proiektua, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako, jendaurrean egoteko fasea eta hura behin betiko onesten baita: “N-121-A errepidea, Iruña-Behobia, 2+1 motako bide bihurtzea, 10+550 KParen (Olabeko zeharbidea) eta 22+500 KParen artean”.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

267. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 16a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 72/2020 FORU AGINDUA, urriaren 29koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez ebazten baita jarraian aipatzen den proiektua, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako, jendaurrean egoteko fasea eta hura behin betiko onesten baita: “N-121-A errepidea, Iruña-Behobia, 2+1 motako bide bihurtzea, 10+550 KParen (Olabeko zeharbidea) eta 22+500 KParen artean”. Lurralde Kohesiorako kontseilariaren ekainaren 8ko 27/2020 Foru Aginduaren bidez behin-behinekoz onetsi zen proiektu hau: “N-121-A errepidea, Iruña-Behobia, 2+1 motako bide bihurtzea, 10+550 KParen (Olabeko zeharbidea) eta 22+500 KParen artean”; horrekin batera, jendaurrean jarri zen, bai proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, bai lurrak okupatu beharrari dagokionez desjabetzearen ondorioetarako.

Jendaurreko aldia bukaturik, alegazio batzuk jaso dira. Hona hemen haien edukia eta emandako erantzuna:

2020/568495 alegazioa, Gorka Etxeberria Murillo jaunak aurkeztua.

1.–Eskatzen da proiektuan sar dadila errepide azpiko funtzio anitzeko pasabide bat, Oianondo errekaren parean, N-121-A errepideko 11+930 KPan.

2.–Eskatzen da proiektuan sar dadila errepide azpiko pasabide bat, berariazkoa faunarentzat, N-121-A errepideko 16+800 KPan.

3.–Eskatzen da hesi perimetrala eta bideko parrilak jar daitezela Olabetik Beraizko errekaraino, eta proposatutako hesi perimetralari jarraipena ematea erreka horretatik Ostitz-Burutaingo zubibideraino, eta, handik, Etulaingo bidegurutzeraino.

Erantzuna:

1.–Eskaera ezesten da. Gaur egun, Olabeko saihesbidearen proiektua egiten ari dira. N-121-A errepidea 2+1 bide bihurtzeko proiektuan aurreikusita dago aldaketarik ez egitea saihesbidearen hegoaldeko eta iparraldeko lotuneen artean dagoen N-121-A errepidearen tartean. Horrela, bada, 11+930 KPa tarte horretan dagoenez, ez da bidezkoa azpiko pasabide bat planteatzea puntu horretan.

2.–Eskaera ezesten da. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak 2019ko abenduaren 20an egindako ingurumen ukipenen aldeko txostenean, berariaz adierazten da honakoa: “faunarentzat berariazko pasabideak eraikitzeko beharraz, gai hori zenbait alegaziotan eta txosten batzuetan ere jasota dagoenez, aditzera ematen da garrantzitsua izanen zela horiek egitea, mantendu izan balira hasierako proiektuan aurreikusten ziren hesi perimetralak eta diseinua, erdibitzailean oztopo altu eta bikoitzak zituena. Bide honek egun duen iragazkortasunari eusten dioten soluzioak hartu direnez, ordea, ez da ezinbestekotzat jotzen bestelako soluzioak hartzea, proposatutakoak baino xede handiagoak hartzen dituztenak. Edonola ere, Ingurumena Zaintzeko Planaren emaitzak ezagutu ondoren egiaztatuko da ingurumen ukipenen azterlanean eta txosten honetan jasotako neurriak eraginkorrak ote diren, eta orduan neurri zuzentzaile gehiago ezartzen ahalko dira bidea faunarentzat iragazkorra dela bermatzeko”.

Horrez gain, honela dio: “Trazaduraren proiektu berriak ez du egungo egoera hobetzen, fauna eta biztanleriarentzako hesi-efektuari dagokionez. Era berean, ez du nabarmen murrizten basafauna harrapatzeko egungo arriskua. Nolanahi ere, 2019ko azaroan, aldaketa batzuk egin zitzaizkion proiektuari, aintzat hartzeko faunari buruzko azterlanen ondorioak eta jendaurreko informazio aldian jasotako ekarpenak, bai eta ukitutako administrazio publikoei egindako kontsultak ere. Bada, aldaketa horiek hasierako proiektua hobetzen dute ingurune naturalari dagokionez; izan ere, horien bidez hartutako neurriei esker –besteak beste itxiturak jartzea–, fauna azpiko pasabide seguruagoetara eramanen da, hobetu eginen da ertzetako kudeaketa, fauna errepideetan harrapatzeko arriskua murrizteko, eta bideko parrilak gehituko dira faunari errepidera sartzea galarazteko”.

3.–Eskaera ezesten da. 2. tarteari buruzko ingurumen ukipenen aldeko txostenean ez da adierazten beharrezkoa denik tarte osoaren perimetroa ixtea, proiektuaren dokumentuetan agertzen diren zatiak baizik.

2020/572345 alegazioa, César Galarraga Moreno jaunak aurkeztua.

1.–Eskatzen da azter dadila modu bat N-121-A aldatzeko proiektuan beharrezkoak diren neurriak sartzeko Olaibarko 7. poligonoko 34. lurzatirako sarbideak segurtasun handienarekin erabili ahal izan ditzaten hala finkara doazen langile eta ibilgailuek, nola trafikoak oro har.

Erantzuna:

1.–Eskaera baiesten da. Proiektatutako irtenbidea berriz aztertu ondoren, berretsi da alegazio honen xede den Olaibarko 7. poligonoko 34. lurzatian desjabetuko den zatia dela, antza, sarbide zahar bat, gaur egun erabiltzen ez dena; ez du inolako erabilgarritasunik, eta ez dago hura berreskuratzeko aukerarik, egungo errepidearen eta lurzati horren arteko kota-diferentziak direla-eta; gainera, lurzatiaren irtengune bat bidea da gaur egun. Beraz, proiektuan aurreikusitako diseinuari eta desjabetzeari eutsiko zaie; izan ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren jabetzako lursailean dagoen tarte horretako plataforma handitzea eta planteatutako desjabetzeak ez dira behar bezain garrantzitsuak Monteverde finkaren egungo sarrera- eta irteera-mugimenduetan eragiteko.

2020/572898 alegazioa, Martín Elizalde Arbilla jaunak aurkeztua.

1.–Eskatzen da sarbide bat jar dadila N-121-A errepidetik Olaibarko 4. poligonoko 10 A eta 6 A lurzatietara, ez baitute beste toki batetik sartzeko aukerarik, eremuaren topografia dela eta.

Erantzuna:

1.–Olabeko saihesbidea, gaur egun proiektu fasean dagoena, N-121-A errepidearekin lotzen denez ukitutako lurzatietako sarbidetik iparralderago, ez da aldatuko N-121-A errepidean lotune horren aurretik dagoen tartea eta, beraz, ez da aldatuko lurzati horietarako egungo sarbidea N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzeko proiektu honetan.

2020/574754 alegazioa, Ultzamako Udalak aurkeztua.

1.–Eskatzen da proiektuan sar dadila errepide azpiko funtzio anitzeko pasabide bat, Oianondo errekaren parean, N-121-A errepideko 11+930 KPan.

2.–Eskatzen da proiektuan sar dadila errepide azpiko pasabide bat, berariazkoa faunarentzat, N-121-A errepideko 16+800 KPan.

3.–Eskatzen da hesi perimetrala eta bideko parrilak jar daitezela Olabetik Beraizko errekaraino, eta proposatutako hesi perimetralari jarraipena ematea erreka horretatik Ostitz-Burutaingo zubibideraino, eta, handik, Etulaingo bidegurutzeraino.

Erantzuna:

1.–Eskaera ezesten da. Gaur egun, Olabeko saihesbidearen proiektua egiten ari dira. N-121-A errepidea 2+1 bide bihurtzeko proiektuan aurreikusita dago aldaketarik ez egitea saihesbidearen hegoaldeko eta iparraldeko lotuneen artean dagoen N-121-A errepidearen tartean. Horrela, bada, 11+930 KPa tarte horretan dagoenez, ez da bidezkoa azpiko pasabide bat planteatzea puntu horretan.

2.–Eskaera ezesten da. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak 2019ko abenduaren 20an egindako ingurumen ukipenen aldeko txostenean, berariaz adierazten da honakoa: “faunarentzat berariazko pasabideak eraikitzeko beharraz, gai hori zenbait alegaziotan eta txosten batzuetan ere jasota dagoenez, aditzera ematen da garrantzitsua izanen zela horiek egitea, mantendu izan balira hasierako proiektuan aurreikusten ziren hesi perimetralak eta diseinua, erdibitzailean oztopo altu eta bikoitzak zituena. Bide honek egun duen iragazkortasunari eusten dioten soluzioak hartu direnez, ordea, ez da ezinbestekotzat jotzen bestelako soluzioak hartzea, proposatutakoak baino xede handiagoak hartzen dituztenak. Edonola ere, Ingurumena Zaintzeko Planaren emaitzak ezagutu ondoren egiaztatuko da ingurumen ukipenen azterlanean eta txosten honetan jasotako neurriak eraginkorrak ote diren, eta orduan neurri zuzentzaile gehiago ezartzen ahalko dira bidea faunarentzat iragazkorra dela bermatzeko”.

Horrez gain, honela dio: “Trazaduraren proiektu berriak ez du egungo egoera hobetzen, fauna eta biztanleriarentzako hesi-efektuari dagokionez. Era berean, ez du nabarmen murrizten basafauna harrapatzeko egungo arriskua. Nolanahi ere, 2019ko azaroan, aldaketa batzuk egin zitzaizkion proiektuari, aintzat hartzeko faunari buruzko azterlanen ondorioak eta jendaurreko informazio aldian jasotako ekarpenak, bai eta ukitutako administrazio publikoei egindako kontsultak ere. Bada, aldaketa horiek hasierako proiektua hobetzen dute ingurune naturalari dagokionez; izan ere, horien bidez hartutako neurriei esker –besteak beste itxiturak jartzea–, fauna azpiko pasabide seguruagoetara eramanen da, hobetu eginen da ertzetako kudeaketa, fauna errepideetan harrapatzeko arriskua murrizteko, eta bideko parrilak gehituko dira faunari errepidera sartzea galarazteko”.

3.–Eskaera ezesten da. 2. tarteari buruzko ingurumen ukipenen aldeko txostenean ez da adierazten beharrezkoa denik tarte osoaren perimetroa ixtea, proiektuaren dokumentuetan agertzen diren zatiak baizik.

2020/577621 alegazioa, Susana Asiain Vierge andreak aurkeztua.

1.–Eskatzen da proiektuan sar dadila errepide azpiko funtzio anitzeko pasabide bat, Oianondo errekaren parean, N-121-A errepideko 11+930 KPan.

2.–Eskatzen da proiektuan sar dadila errepide azpiko pasabide bat, berariazkoa faunarentzat, N-121-A errepideko 16+800 KPan.

3.–Eskatzen da hesi perimetrala eta bideko parrilak jar daitezela Olabetik Beraizko errekaraino, eta proposatutako hesi perimetralari jarraipena ematea erreka horretatik Ostitz-Burutaingo zubibideraino, eta, handik, Etulaingo bidegurutzeraino.

Erantzuna:

1.–Eskaera ezesten da. Gaur egun, Olabeko saihesbidearen proiektua egiten ari dira. N-121-A errepidea 2+1 bide bihurtzeko proiektuan aurreikusita dago aldaketarik ez egitea saihesbidearen hegoaldeko eta iparraldeko lotuneen artean dagoen N-121-A errepidearen tartean. Horrela, bada, 11+930 KPa tarte horretan dagoenez, ez da bidezkoa azpiko pasabide bat planteatzea puntu horretan.

2.–Eskaera ezesten da. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak 2019ko abenduaren 20an egindako ingurumen ukipenen aldeko txostenean, berariaz adierazten da honakoa: “faunarentzat berariazko pasabideak eraikitzeko beharraz, gai hori zenbait alegaziotan eta txosten batzuetan ere jasota dagoenez, aditzera ematen da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR