72/2019 FORU DEKRETUA, ekainaren 18koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu egin behar direla gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko ekainaren 18ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira:

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

Nafarroako Estatistika Institutua

Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, D mailakoa, 1021 zenbakia duena plantilla organikoan.

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Barne Zuzendaritza Nagusia

Suhiltzaile-ofizialordea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 7710 eta 7712 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Bi.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

Nafarroako Estatistika Institutua

–Erdi mailako tituluduna (estatistikaria). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10721 zenbakia duena plantilla organikoan.

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR