72/2015 FORU AGINDUA, abuztuaren 7koa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Honen bidez, helduentzako batxilergoko irakaskuntzak araubide presentzialean eta urrutiko araubidean ematea arautu eta antolatu da Nafarroako Foru Komunitatean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak egindako aldaketaren ondoren, helduentzako hezkuntzaren “Helburu eta printzipioen” gaineko 66. artikuluan, adierazten du hemezortzi urtetik gorako heldu guztiei eskaini nahi zaiela haien ezagutzak eta gaitasunak eguneratu, osatu eta gehitzeko aukera, arlo pertsonalean eta profesionalean gara daitezen. Lege organiko horren 67.2. artikuluan ezartzen da helduentzako irakaskuntzak irakaskuntza presentzialaren bidez garatzen ahal direla, eta bai urrutiko hezkuntzaren bidez ere. Halaber, 69. artikuluan hezkuntzako administrazioei eskatzen zaie pertsona guztiei eman diezaieten batxilergoko edo lanbide heziketako irakaskuntzak egiteko aukera, eta behar diren neurriak har ditzaten helduek ikasketa horien eskaintza espezifikoa izateko, haien ezaugarrien arabera antolatua.

Hezkuntza Departamentuak batxilergoko curriculuma garatu du, dagokion foru dekretuaren bidez. Hala ere, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko oinarrizko curriculuma ezartzen duen abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian adierazten da helduen hezkuntzako berariazko curriculumak ezartzen ahal direla, batxilergoko titulua eskuratzera bideratuak.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 67.2 eta 69. artikuluetan eta 1105/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren ondorioz, Hezkuntza Departamentuak erabaki du batxilergoko irakaskuntzen eskaintza antolatuko duela eta, horrela, helduei batxilergo presentziala eta urrutiko batxilergoa egiteko aukera emanen diela.

Baina ikasle horiek ezaugarri bereziak dituztenez, araubide arruntean baino antolaketa malguagoa egiten lagunduko duten aldaketak egin behar izanen lirateke, hau da, haien curriculuma bizi dituzten egoera berezietara egokitzeko moduko aldaketak. Batxilergoa zenbait modalitateren bidez antolatzen da, modu malguan, ikasleei prestakuntza espezializatua eskaintzeko, dituzten asmo eta interesen arabera. Hura osatzen duten irakasgaiak bi ikasmailatan emanen dira; posible izanen da ikasmaila oso batean matrikulatzea edo, bestela, ikasmaila bateko edo bietako irakasgai batzuetan bakarrik matrikulatzea. Nolanahi ere, eguneko araubideko batxilergoko maila berberak eskatuko dira eta kalitatezko batxilergoa izanen dela bermatuko da.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

    Foru agindu honen xedea da helduentzako batxilergoko irakaskuntzetan araubide presentziala eta urrutiko araubidea arautu eta antolatzea. Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan irakaskuntza horiek ematen dituzten ikastetxeetan aplikatuko da foru agindu hau.

  2. artikulua. Sartzea.

  3. Helduentzako batxilergoko irakaskuntzetan sartu ahal izanen dira:

    1. 18 urte baino gehiago eduki edo ikasturtea hasten den urtean adin hori betetzen dutenak.

    2. salbuespenez, 16 urtetik gorakoak izatea, baldin eta ikastetxeetako araubide arruntean joaterik ez badute, lan kontratu bat dutelako, edo goi mailako kirolariak badira.

  4. Aurreko puntuan zehazten diren adineko baldintzak betetzeaz gain, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua eduki beharko dute eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken ebaluazioa gainditu izana ikaskuntza akademikoen aukeratik, edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua, edo Kiroleko teknikari titulua eduki, edo Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa ezarri baino lehenagoko irakaskuntzak eginak eduki eta ikasketa hauek egiteko moduan egon.

  5. artikulua. Printzipio orokorrak.

  6. Helduentzako batxilergoko irakaskuntzak bi ikasmailatan eginen dira, eta honako modalitateetan garatzen dira:

    1. Zientzien modalitatea.

    2. Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea.

  7. Ikasmaila bakoitzeko irakasgaien banaketak foru agindu honen I. eta II. eranskinetan ezarritakoa beteko du.

  8. Berek diseinatutako irakasgaiak eskain ditzakete ikastetxeek, aldez aurretik Hezkuntza Departamentuaren baimena izanik, foru agindu honen laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

  9. Ikastetxeak Erlijio irakasgaia emanen dela bermatuko du, ikasleek edo, kasua bada, gurasoek edo legezko tutoreek hala eskatzen badute inskripzioa egitean.

  10. Helduentzako batxilergoko irakaskuntzen curriculuma izanen da dagokion foru dekretuak araubide arrunteko batxilergoko irakaskuntzetarako ezartzen duen bera.

  11. artikulua. Matrikula.

  12. Ikasmaila osorako matrikula egin daiteke edo, bestela, ikasmaila bateko edo bietako irakasgai batzuetarako bakarrik. Era berean, bigarren ikasmailako matrikula egiteko lehenengo ikasmailako bi irakasgai utzi ahal izanen dira, gehienez, gainditu gabe.

  13. Helduentzako batxilergoko irakaskuntzetako matrikula bateraezina izanen da ikasturte berean araubide arrunteko batxilergoan matrikulatzearekin.

  14. artikulua. Ikasleek hauta ditzaketen irakasgaiak.

  15. Ikasmaila bakoitzeko nahitaezko irakasgaiez gain, ikasleek hautatzeko irakasgai bat edo gehiago izan beharko dituzte, foru agindu honen I. eta II. eranskinetan xedatutakoarekin bat. Horretarako, ikastetxeko zuzendaritzak ikasleen interes eta beharretarako egokientzat jotzen duen eskaintza prestatuko du, honako hauek kontuan hartuz:

    1. Nafarroako Geografia eta Historia irakasgaia nahitaez eskaintzekoa da.

    2. Ikasleek ezin dituzte batxilergoko ikasmaila berean eduki Nafarroako Geografia eta Historia irakasgaia eta ikastetxeak diseinatutako irakasgaia.

  16. Halaber, nahitaez eskaintzekoak izanen dira irakasgai hauek:

    –Filosofiaren Historia, batxilergoko bigarren ikasmailan, Zientzien modalitatean.

    –Grekoa I, Literatura Unibertsala eta Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika I, Giza Zientzien ibilbideko lehenbiziko ikasmailan, Giza eta Gizarte Zientzien modalitatean.

    –Grekoa II, Artearen Historia, Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika II eta Geografia, Giza Zientzien ibilbideko bigarren ikasmailan, Giza eta Gizarte Zientzien modalitatean.

    –Ekonomia eta Latina I, Gizarte Zientzien ibilbideko lehenbiziko ikasmailan, Giza eta Gizarte Zientzien modalitatean.

    –Enpresaren Ekonomia, Geografia, Latina II eta Administrazioaren eta Kudeaketaren Oinarriak, Gizarte Zientzien ibilbidearen bigarren ikasmailan, Giza eta Gizarte Zientzien modalitatean.

  17. Edozein izanik ere Hezkuntza Departamentuak diseinatutako eta baimendutako irakasgai kopurua, ikastetxeko ikasmaila bakoitzean bi irakasgai eskainiko dira gehienez modalitate bakoitzean, eta ikasleek gehienez ere bat hartzen ahalko dute.

  18. artikulua. Atzerriko Bigarren Hizkuntza.

  19. Atzerriko Bigarren Hizkuntza ikasten duten ikasleek etapa osoan izanen dute, eta bermatuko zaie etapa osoan irakatsiko dela. Irakasgaiaren programazioak bermatuko du bi ikasmailetan koherentzia izanen dela.

  20. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Atzerriko Bigarren Hizkuntza izan ez duten ikasleek edo Batxilergoko lehenbiziko ikasmailan izan ez duten ikasleek aukera izanen dute Atzerriko Bigarren Hizkuntzako irakaskuntzetan sartzeko, lehenbiziko edo bigarren ikasmailan hurrenez hurren, aldez aurretik gaindituta behar den departamentu didaktikoak planteatutako proba bat, bermatuko duena...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR