71E/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 25ekoa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, M. Concepción del Río Solano andrea Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoko Aholkularitza Ataleko buru izendatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 71E/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 25ekoa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, M. Concepción del Río Solano andrea Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoko Aholkularitza Ataleko buru izendatzen duena. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuak ezartzen duenez, atalburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Halaber, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 303/2019 Foru Dekretuaren 11.q) artikuluan ezartzen da erakunde horren titularrari dagokiola institutuari atxikitako ataletako buruak izendatzeko proposamena egitea.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularrak eginen ditu bitarte baterako izendapenak, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR