71E/2015 FORU AGINDUA, uztailaren 2koa, Sustapeneko kontseilariak emana, Baztango Udal Plana Gartzaingo 65. poligonoko 99. lurzatiaren A azpilurzatiaren kategoria aldatzeko espedientea behin betiko onesten duena. SAT Andalorreak sustatutako aldaketa honen helburua oihaneko lurzoru urbanizaezinaren kategoria kendu eta gorde beharreko lurzoru urbanizaezin bihurtzea da, hau da, ustiatze naturalerako balioa duen lurzoru.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Baztango Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Sustapen Departamentuan, behin betiko onesteko.

Ikusita aurkeztu den dokumentazioa, baita Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ere, bidezkotzat jotzen da hura behin betiko onestea.

Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Behin betiko onestea Baztango Udal Plana Gartzaingo 65. poligonoko 99. lurzatian aldatzeko espedientea. SAT Andalorreak sustatu du aldaketa.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik.

    Administrazio publikoek zilegi dute...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR