71/2019 FORU DEKRETUA, ekainaren 18koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak proposatzen du departamentu horri atxikitako bost lanposturi euskaraz jakin beharra esleitzea, azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoa oinarri hartuta. Foru dekretu horren bidez arautu zen euskararen erabilera Nafarroako Administrazio Publikoetan, haien erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren otsailaren 12ko 7/2019 Foru Aginduaren bidez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren 2019-2021eko Hizkuntza Plana onetsi zen.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren maiatzaren 23ko 69/2019 Foru Aginduaren bidez, publizitatea eman zitzaion betetzen ari ziren plazaren hizkuntza-eskakizuna aldatzeak (nahitaezko euskarazko hizkuntza-eskakizuna esleitzeak) ondorioak eragiten zizkien langileen gaineko prozedurari, Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan euskararen erabilera arautzen duen azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak jakinarazi du zer lanposturi esleitu behar zaien euskaraz jakin beharra Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuan, herritarrei arreta elebiduna emateko plan horretan zehazten diren lehentasunezko unitateak oinarri hartuta. Halaber, departamentu horri atxikirik egonda, identifikatzen diren lanpostuei euskaraz jakin beharraren eta horien euskarazko jakite-mailaren berri eman du.

Era berean, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak hizkuntza-eskakizuna esleitzen zaien lanpostuak hautatzeko irizpideak aplikatzeko moduaren berri eman du, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren maiatzaren 23ko 69/2019 Foru Aginduari jarraikiz.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko lanpostu elebidun horiek zehazteko, negoziazioa egon da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen negoziazio-mahaian, 103/2017 Foru Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat.

Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko ekainaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR