71/2019 FORU AGINDUA, apirilaren 2koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboaren 2019-2022 Plan Zuzentzailea onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ingurune naturalak oro har izan duen bilakaerak, eta baita Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboaren eginkizunek izan dutenak ere, beharrezko egiten zuten egungo egoeraren diagnostikoa egitea, kolektiboa zein unetan dagoen ezagutzeko eta zehazteko zer ekimen abiarazi behar diren hura gizartearen behar berrietara egokitu dadin.

2019ko otsailaren 22an, 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 7/2019 Foru Dekretua, urtarrilaren 30ekoa, Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboko langileen araubide berariazkoa arautzen duena.

Foru dekretu horrek, hirugarren xedapen gehigarrian, honako hau ezartzen du: “Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lau hilabeteetan, Giza Baliabideen eta Baliabide Materialen Plan Zuzentzaile bat prestatuko da, onartuko dena ingurumenaren arloan eskumena duen departamentuko titularraren foru aginduaren bidez, eta gutxienez hauek jaso beharko ditu planak: basozain lanpostuen kopurua eta tipologia, eta ibilgailuen eta bulegoen kopurua eta tipologia, langileen partaidetzarekin”.

Eginbehar hori betetzeko, Plan Zuzentzaile bat prestatu da Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboarendako, 2019. eta 2022. urteen artean garatuko dena, eta guztira 49 ekintza biltzen dituena, 6 ildo estrategikotan antolaturik. Agiri hori adostasun handiarekin egin nahi izan da; horregatik, Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR