7/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 23koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez luzatzen baita Osasuneko kontseilariaren otsailaren 23ko 5/2021 Foru Agindua, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu zituena Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

68. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 25a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 7/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 23koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez luzatzen baita Osasuneko kontseilariaren otsailaren 23ko 5/2021 Foru Agindua, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu zituena Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz. Osasuneko kontseilariaren otsailaren 23ko 5/2021 Foru Aginduaren bidez, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren berriz Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izan zuen bilakaeraren ondorioz. Foru agindu hori judizialki baimendu zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak otsailaren 24ko 21/2021 Autoaren bidez. Neurri horiek Osasuneko kontseilariaren martxoaren 9ko 6/2021 Foru Aginduaren bidez luzatu ziren, zeina Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak judizialki baimendu baitzuen martxoaren 11ko 32/2021 Autoaren bidez.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak egindako txostenaren arabera, martxoaren 15etik 21era bitarteko astean 618 kasu baieztatu ziren (94 kasu 100.000 biztanleko), PCR bidez edo antigeno testen bidez; hau da, aurreko astean baino % 52 gehiago. Kasu berri horien % 74 sintomatikoak ziren, eta % 72 baieztatutako beste kasu batzuen kontaktuak izan ziren.

Etxeak segitzen du izaten transmisio-leku ohikoena (% 46); ondoren datoz infekzioa nondik etorri den ez dakitenen kasua (% 28), eta gero gizarte eremuko harremanak, bizikideak ez diren familiarren bilerak barne (% 16). Lan esparruko transmisioa % 5,3 da, eta eskolakoa % 5,2. COVID-19ko diagnostikoak ugaritu dira, batez ere, 75 urte baino gehiago dutenen artean (% 172), 15 urte baino gutxiago dutenen artean (% 74) eta 35 urtetik 74 urtera dutenen artean (% 64).

Tasarik handienak 5 urtetik 14 urtera arteko adin tartean dago (150 kasu 100.000 biztanleko); gainerako adin tarteek ezberdintasun txikiak dauzkate (77-97 kasu 100.000 biztanleko). Osasun Ministerioaren informazioaren arabera, positibotasun-tasa, martxoaren 12tik 18ra, % 4,4 igo da. Martxoaren 19an % 8,30era igo zen.

Gaixotasunaren transmisioaren adierazle epidemiologikoak, 7 egunean 64 urtetik gorakoen artean metatutako intzidentzian islatzen direnak, arrisku-maila altuetara igo dira. Alegia, transmisioa igo egin da. Halaber, oinarrizko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR