7/2020 FORU LEGE-DEKRETUA, uztailaren 22koa, zeinaren bidez ohiz kanpoko prebentzio neurri batzuk hartzen baitira koronarabirusaren (COVID-19a) osasun krisiari aurre egiteko, normaltasun berrirako trantsizio planaren 3. fasea gainditu ondoren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

163. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 23a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 7/2020 FORU LEGE-DEKRETUA, uztailaren 22koa, zeinaren bidez ohiz kanpoko prebentzio neurri batzuk hartzen baitira koronarabirusaren (COVID-19a) osasun krisiari aurre egiteko, normaltasun berrirako trantsizio planaren 3. fasea gainditu ondoren. I

2020ko martxoaren 11n, COVID-19 izeneko gaixotasuna dela-eta, Osasunaren Mundu Erakundeak osasun publikoko larrialdi egoera deklaratu zuen, eta nazioarteko garrantzia eman zion.

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, alarma egoera deklaratu zen COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko. Deklarazioak Estatuko lurralde osoari eragin zion, hasiera batean hamabost egun naturaleko epean, eta, ondoren, sei luzapen onartu ziren, Diputatuen Kongresuak baimenduta.

Alarma egoera luzatzen duen ekainaren 5eko 555/2020 Errege-dekretuak, 5. artikuluan, xedatzen du normaltasun berrirako trantsizio planean aurreikusitako fase guztiak gaindituz gero, dagozkion probintzia, uharte edo lurralde-unitateetan alarma egoeran ezarritako neurriak ondoriorik gabe geratuko direla. Gainera, 6. artikuluaren arabera, autonomia erkidegoak dira erabaki dezaketenak, osasun eta epidemiologia irizpideei jarraikiz, beren lurraldeetan 3. fasea gainditu dela eta, horrenbestez, “normaltasun berrian” sartuko direla.

Ekainaren 9ko 21/2020 Errege Lege-dekretuak, COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko prebentzio, euste eta koordinazio neurri urgenteei buruzkoak, prebentzio neurriak hartzen ditu osasun krisiaren bukaera ofizialki deklaratzen denera arte. Zentzu horretan, autonomia erkidegoen eskumenen esku uzten du aipatu neurriak ezartzea.

Nafarroako Gobernuak 2020ko ekainaren 19an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatea normaltasun berrian sartzen dela deklaratu zen, eta COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio neurri batzuk eman ziren, normaltasun berrirako trantsizio planaren 3. fasea gainditu ondoren.

Aipatutako erabakiaren 5. puntuan xedatzen denez, bertan ezarritako prebentzio neurrien etengabeko jarraipena eta ebaluazioa eginen da, unean uneko epidemiologia eta osasun egoerara egokitzen direla bermatzeko.

II

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak txosten bat egin du COVID-19ak Nafarroan duen egoera epidemiologikoari buruz, eta bertan adierazi du uztailaren 9tik aurrera oso modu nabarmenean igo direla konfirmatutako kasu positiboak. Hala, azkeneko 14 egunetan eta azkeneko 7 egunetan metatutako intzidentzia-tasa aurten behatutako aldian (2020ko 20. astetik 29.era) neurtutako altuena izan da.

Uztailaren 20ra arteko datuak (egun hori barne) Estatu osoko datuekin alderatuz gero, 100.000 biztanleko metatutako intzidentzia-tasa guztirakoari erreparatuta, Nafarroa hirugarren erkidegoa da, bai azkeneko 14 egunetan, bai azkeneko 7 egunetan, eta kasu sintomatikoei erreparatuta, berriz, bigarrena, bai azkeneko 14 egunetan, bai azkeneko 7 egunetan.

Azkeneko bi aste hauetan (28. eta 29. asteak) intzidentzia-tasa oso modu nabarmenean igo da 15 urtetik 29ra bitarteko adin tartean (zehazki, % 35 eta % 65, hurrenez hurren). 64 urtetik gorakoak, berriz, % 5 besterik ez dira izan.

Pertsona gehien ukitu duten agerraldiak elkarretaratze sozialen eremuan gertatu dira. Zehazki, kutsatu gehien eragin dituen agerraldia gaueko aisialdiari lotua dago, eta oso jende gazteari eragin dio, kontaktu estuak baitituzte. Horren ondorioz, txostenean adierazten da azkeneko bi asteetan kutsaduren eremu nagusia gizarte eta aisialdiko jarduerei lotua egon dela. 15 urtetik 29ra bitartekoen adin tartean, 28. astean, kasu positiboen % 60 aurretik ezagutzen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR