7/2020 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez deialdia egiten baita 2020ko Talentu Artistikoa Sustatzeko Sarirako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

35. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 20a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK 7/2020 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez deialdia egiten baita 2020ko Talentu Artistikoa Sustatzeko Sarirako. Nafarroako gazte ekintzaileek artearen eta kulturaren arloetan duten ekimena babestu eta bultzatzeko asmoz, bai eta gazteen erreferente bihurtzeko eta Nafarroan sortzen ari den talentua ikusarazteko eta profesionalizatzeko bidean laguntzeko ere, Kultura eta Kirol Departamentuak uste du egokia dela deialdia egitea 2020ko Talentu Artistikoa Sustatzeko Sarirako.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Deialdia egitea 2020ko Talentu Artistikoa Sustatzeko Sarirako eta deialdiaren oinarriak onestea (foru agindu honen eranskinean ageri dira).

2. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

3. Foru agindu hau igortzea epaimahaikideei, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari eta Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko otsailaren 12an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

ERANSKINA

Oinarriak, 2020ko Talentu Artistikoa Sustatzeko Sariarenak

1.–2020ko Talentu Artistikoa Sustatzeko Saria.

Talentu Artistikoa Sustatzeko Sariak helburu du gazte ekintzaileek artearen eta kulturaren arloetan duten ekimena babestu eta bultzatzea, bai eta gazteentzat erreferente bihurtzea ere, eta Nafarroan sortzen ari den talentua ikusarazteko eta profesionalizatzeko bidean laguntzea.

2.–Hautagaitzak aurkezteko epea eta tokia.

2.1. Proposamenak Kultura eta Kirol Departamentura igorriko dira (Navarrería kalea 39, 31001 Iruña, Espainia), posta ziurtatuaren bidez, gutun-azalean “2020ko Talentu Artistikoa Sustatzeko Saria” adierazita. Mezularitza zerbitzuaren bidez igorriz gero, posta elektroniko bat bidali beharko da dg.cultura.ipv@navarra.es helbidera, eta igorpenaren berri eman beharko da, proposamenak aurkezteko epearen barnean.

Proposamenak, orobat, posta elektronikoz ere aurkezten ahalko dira, dg.cultura.ipv@navarra.es helbidean.

2.2. Hautagaitzak aurkezteko epea oinarri hauek argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2020ko martxoaren 31n bukatuko.

3.–Hautagaitzak aurkezteko baldintzak.

3.1...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR