7/2018 FORU DEKRETUA, martxoaren 7koa, irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretua aldatzen duena, zeinak Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen baitu.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Foru dekretu hura onetsi zenetik denbora iraganda, eskuratutako esperientziak aholkatzen du zenbait unitateren egitura eta antolaketaren banaketa egokitzea.

Zehazki, euskarri informatikoaren arloan, egungo Nafarroako Gobernuaren funtsezko helburu bati jarraikiz, zeina baita gaur egun enpresa publikoek ematen dituzten zerbitzuak internalizatzea, beharrezkotzat jotzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren informatika zerbitzuen erabiltzaileentzako lehen mailako euskarri informatikoko zerbitzuen kudeaketa eta gainbegiratzea –orain arte Navarra de Servicios y Tecnologías SA enpresa publikoari agindu zaizkio zerbitzu horiek– zuzenean egin daitezela Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusian. Horretarako, beharrezkoa da atal berariazko bat sortzea zuzendaritza nagusi horretan, Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuaren barnean. Atal berri horrek Euskarri Zentroaren Atala izanen du izena, eta bere eginkizunak izanen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen informatika sistemen erabiltzaileentzako lehen mailako euskarri informatikoko zerbitzuen kudeaketa eta gainbegiratzea, CAUren zerbitzuaren kudeaketa eta bilakaera, parke informatikoaren hardwarearen mantentze-lanaren kudeaketa eta bilakaera, eta ematen diren euskarri zerbitzuen kalitatearen eta etengabeko hobekuntzaren kontrola.

Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eginkizun horiek hartzearekin batera, eginkizun horiek ez zaizkio Navarra de Servicios y Tecnologías SA (Nasertic) enpresa publikoari aginduko.

Bestalde, administrazio elektronikoa ezartzea nahitaezkoa izanik, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren eremu berariazkoan beharrezkoa da egungo Laguntza Administratiboaren Atalaren eginkizunak zabaltzea, eta besteak beste, prozesu eta espediente administratiboen digitalizazioa bultzatzea eta kudeatzea ere haren eginkizun izanen dira (bereziki Extr@ espediente kudeatzailea kudeatzea eta kudeatzea). Halaber, beharrezkoa da laneko arriskuen prebentzioaren arloko plangintza egiteko eta gainbegiratzeko eginkizunak esleitzea hari. Horrenbestez, bidezkoa da atal berri bat sortzea, aurrekoak baino eremu handiagoa hartuko duena, Laguntza Administratiboaren eta Digitalizazioaren Atala deituko dena, eta aurreko Laguntza Administratiboaren Atala ordeztuko duena.

Orobat, egokia da Antolaketaren eta Berrikuntza Publikoaren Zerbitzuari atxikita dagoen egungo Berrikuntza Publikoaren Atalaren eginkizunak zabaltzea, bere baitan har ditzan Foru Komunitatearen Administrazioaren eraldaketa digitalaren estrategia garatzearen eta abiaraztearen eginkizuna. Horrenbestez, bidezkoa da atal berri bat sortzea, aurrekoak baino eremu handiagoa hartuko duena, Berrikuntza Publikoaren eta Estrategia Digitalaren Atala deituko dena, eta aurreko Berrikuntza Publikoaren Atala ordeztuko duena.

Gainera, komeni da informazioaren segurtasunari buruzko eginkizun batzuk esleitzea gaur egun Departamentuan dauden atal batzuei. Zehazki, bidezkoa da arlo honetan indarrean den araudian zehaztutako informazioaren segurtasun arduradunaren eginkizunak esleitzea Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Errendimenduaren Kudeaketarako eta Segurtasunerako Atalari, Justizia Zuzendaritza Nagusiko Proiektuen Atalari, Barne Zuzendaritza Nagusiko Segurtasunaren Koordinazio Atalari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Estatistiken eta Informazio Kudeaketaren Atalari, beren eremuetan informazioaren segurtasunari buruzko indarreko araudia betetzen dela segurtatzeko eta zaintzeko, barnean dela datu pertsonalen babesa. Horretaz gain, eta duen zeharkako izaera kontuan harturik, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Errendimenduaren Kudeaketarako eta Segurtasunerako Atalari esleitu behar zaizkio gainerako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan izendatutako informazioaren segurtasunaren arduradunekin elkarlanean aritzeko eginkizunak.

Azkenik, komenigarritzat jotzen da Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitako Estatistiken eta Informazio Kudeaketaren Atalari esleitzea ordezkari eginkizunak Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan, Administrazio Elektronikoaren Atalak bultzatutako lantaldeetan. Administrazio elektronikorako tresna berriak erabiltzearen arloan izandako aurrerapenen berri emanen die departamentuko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR