7/2017 FORU AGINDUA, otsailaren 2koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu, ebaluatu eta haien izendapena berritzeko arauak ematen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Atarikoa

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak emandako idazkeran, aldaketak egin ditu 133. artikulutik 139. artikulura bitarte, non ikastetxe publikoetan zuzendaria hautatzeko eta izendatzeko prozedura arautzen baita, hautagaien betebeharrei eta hautapen batzordearen osaerari dagokienez.

Hezkuntza Departamentuak jakin badaki zuzendaritza lana inportantea dela, eta horregatik arau garapen hau proposatzen du, ikastetxe publikoetako zuzendarien hautapena eta izendapena oinarrizko araudira egokitzeko, berdintasun, merezimendu, gaitasun eta publikotasun printzipioen araberako prozedura eta hezkuntza komunitatearen babes handiena bermatuz.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

    2. Foru agindu honen xedea da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu, ebaluatu eta haien izendapena berritzeko arauak ematea.

    3. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Administrazioaren mendeko ikastetxe publikoetan aplikatuko da, betiere Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3.2 artikuluan ezarritako ikaskuntzak (unibertsitatekoak salbu) ematen badituzte.

    4. Foru agindu hau ez da aplikatuko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuetan eta erreferentzia nazionaleko Lanbide Heziketako ikastetxeetan, bere berariazko araudiari jarraituko baitiote.

    5. artikulua. Printzipio orokorrak.

    6. Ikastetxe publikoetako zuzendariak merezimendu lehiaketa bidez hautatu eta izendatuko dira, ikastetxeak eskaintzen dituen ikasketetako bat irakasten duten karrerako funtzionario irakasleen artean, irakasleek aurkezten dituzten merezimenduak eta zuzendaritza proiektua baloratuz.

    7. Hautapena berdintasun, publikotasun, merezimendu eta gaitasun printzipioei jarraikiz eginen da. Horretarako, batzorde bat osatuko da, non Hezkuntza Departamentuaren eta dagokion ikastetxeko hezkuntza komunitatearen ordezkariak izanen diren. Horretarako, Departamentuak aldian-aldian deialdia eginen du zuzendari postuak hutsik gelditzen diren ikastetxeetako zuzendariak hautatzeko.

    8. Hezkuntza Departamentuak irizpideak ezarriko ditu aurkeztutako merezimenduak eta zuzendaritza proiektuak baloratzeko, bai eta zuzendarien zuzendaritza lana ebaluatzeko irizpideak ere.

    9. artikulua. Parte hartzeko betebeharrak.

    10. Merezimendu lehiaketan parte hartzeko, honako hauek bete beharko dira:

      1. Irakaskuntzako funtzio publikoan gutxienez ere bost urteko antzinatasuna izatea karrerako funtzionario gisa.

      2. Egitura organikoaren eta eginkizunen ondorioetarako Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mende dagoen karrerako funtzionarioa izatea, eta Hezkuntza Departamentuan zerbitzuak ematea.

      3. Karrerako funtzionario gisa zuzenean irakatsi izana, bost urtez, hautatu nahi den ikastetxeak ematen dituen ikasketetako batean. Hezkuntza orientabideko espezialitatea duten irakasleen kasuan, ondorio horietarako, karrerako funtzionario gisa bere espezialitatearen berezko lana egin izana bost urtez.

      4. Zuzendaritza lanari buruzko prestakuntza ikastaro bat gainditu duela egiaztatzen duen agiria izatea, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak erregelamenduz ezarritakoaren arabera luzatua, betiere ikastaroa Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak edo autonomia erkidego bateko hezkuntza administrazioak, zuzenean edo baimendutako entitate laguntzaileen bidez, eman badu.

      5. Zuzendaritza proiektu bat aurkeztea, alderdi hauek biltzen dituena gutxienez: ikastetxearen egoeraren azterketa, aurkeztutako proiektuaren eta ikastetxeko hezkuntza proiektuaren eta, hala bada, proiektu funtzionalaren arteko lotura; helburuak eta horiei lotutako adierazleak; helburuak lortzeko jarduketa ildoak; eta proiektua ebaluatzeko prozedurak.

      6. Zuzendaritza taldeko gainerako kideak proposatzea, interesdunek onartuta.

      7. D ereduko ikasketak bakarrik ematen dituen ikastetxe bateko zuzendarigaien kasuan, EGA titulua edo baliokidea izatea.

      8. Beharrezko espezialitatea izatea, hautatu nahi den ikastetxeko plantillan dagoena, ikastetxe horretan behar beste irakastordu eduki ahal izateko.

    11. Haur Hezkuntzako berariazko ikastetxeetan, Lehen Hezkuntzako ikastetxe osatugabeetan, zortzi unitate baino gutxiagoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, arte ikasketa profesionalak, kirolekoak eta hizkuntzakoak ematen dituztenetan eta zortzi irakasle baino gutxiago dituzten helduendako ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuak artikulu honen 1. idatz-zatiko a) eta c) letretan ezarritako betebeharrak betetzetik salbuesten ahalko ditu hautagaiak.

    12. Deialdiari dagokion eskaera aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza horiek.

  2. KAPITULUA

    Izaera, izendapena eta kargu-uztea

    1. artikulua. Hautapen batzordeak.

    2. Hautapen batzordeek kide hauek izanen dituzte:

      1. Hezkuntza Departamentuaren ordezkariak.

        –Hezkuntza Departamentuko ikuskatzaile bat...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR