7/2015 FORU LEGEA, martxoaren 18koa, zeinaren bidez ematen baita 5.498.455 euroko kreditu berezi bat, Ekonomia Suspertu eta Enplegua Sortzeko Akordioaren nahiz Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluaren finantza-beharrizanei 2015ean zehar erantzutekoa, bai eta 2.460.871 euroko kreditu-gehikuntza bat ere

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ZEINAREN BIDEZ EMATEN BAITA 5.498.455 EUROKO KREDITU BEREZI BAT, EKONOMIA SUSPERTU ETA ENPLEGUA SORTZEKO AKORDIOAREN NAHIZ ELKARRIZKETA SOZIALERAKO KONTSEILUAREN FINANTZA-BEHARRIZANEI 2015EAN ZEHAR ERANTZUTEKOA, BAI ETA 2.460.871 EUROKO KREDITU-GEHIKUNTZA BAT ERE.

ZIOEN AZALPENA

Solaskide sozialekin mintzatzeko bidea izatea da Europako gizarte ereduaren zutabeetako bat. Eta eredu horrek erro sendoak ditu Europar Batasuna eratzeko Tratatuan. Era berean, Europako Erregioen Batzordeak behin baino gehiagotan nabarmendu du Europako Enplegurako Estrategian ezarritako helburuak lortzeko, kontuan hartu beharko dela tokian tokiko ikuspegia, eta erregio mailako enteei euren lehentasunak ezartzeko behar adinako malgutasuna eskaini beharko zaiela.

Askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoak eta Langileen Estatutuak “ordezkaritasun handieneko” izaeraren aitorpena arautu dute, bai eta izaera hori sindikatu- eta enpresaburu-erakunde jakin batzuei aplikatzeko modua ere, erakundeon ezarpenaren norainokoaren arabera, eta horren baitan kualifikatuz administrazio publikoekin duten harremanerako. “Ordezkaritasun handiena” irizpide gisa erabiltzea Konstituzio Auzitegiaren doktrinak berretsi eta zedarritu du.

Itun sozialak, azken bi hamarkadetan, emaitza garrantzitsuak eman ditu Nafarroaren garapen ekonomiko eta sozialerako. Une honetan beharrezkoa da prozedurak berriro egokitzea, enpresen, langileen eta, oro har, gizartearen premia eta eskaera berriei moldatzeko. Horregatik, 2013ko irailean, Nafarroako Gobernuak Elkarrizketa eta Itun Sozialerako Mahai Iraunkorra eratu zuen. Mahai hori kontsultarako organo bat da, zeinaren helburu nagusiak baitira ekonomiaren nahiz lanaren arloko eta arlo sozialeko analisia, gogoeta, negoziazioa eta ituna.

2014ko urriaren 3an, Nafarroako Gobernuak eta ordezkaritasun handiena duten eragile sozialek Ekonomia Suspertu eta Enplegua Sortzeko Akordioa izenpetu zuten, ekonomia sustatzeko, industria ehuna sendotzeko, enplegu politikei norabide berria emateko eta elkarrizketa soziala finkatzeko.

Nafarroako Parlamentuak, bere aldetik, azaroaren 12ko 22/2014 Foru Legea onetsi zuen, Nafarroako Elkarrizketa Sozialerako Kontseilua eratzen duena, ordezkaritasun handiena duten eragile ekonomiko, sozialen eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren bilgune, parte-hartze eta negoziazio instituzionalerako organo goren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR