7/2015 FORU DEKRETUA, otsailaren 11koa, EkonomistenNafarroakoElkargoa sortzen duena, Nafarroako Ekonomisten Elkargo Ofizialak eta Nafarroako Merkataritza eta Enpresa Tituludunen Elkargo Ofizialak bat eginda.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 44.26 artikuluak ezartzen duenaren arabera, Nafarroak eskumen esklusiboa du lanbide elkargoen arloan eta tituludun lanbideetako jardunaren gaineko gaietan, indarreko legediari jarraikiz.

Eskumen hori erabiliz onetsi zen apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legea, Nafarroako Lanbide Elkargoei buruzkoa. Foru lege horren 11. artikuluan ezartzen da, elkargoek beraiek eskatuta, lanbide elkargoen bat-egitea erabaki daitekeela foru dekretu bidez, bakoitzaren estatutuetan ezartzen denari jarraikiz.

Bestalde, Ekonomisten Kontseilu Orokorra sortzeko urriaren 4ko 30/2011 Foru Legearen bidez, ekonomisten eta merkataritza tituludunen elkargo-erakundeak bateratzea onetsi zen. Lege horretan ezarrita dago autonomia erkidegoetako elkargoek sustatuko dutela bateratzea kasuan kasuko autonomia erkidegoan, aplikatzekoa den araudi autonomikoan aurreikusitakoaren arabera.

Nafarroako Ekonomisten Elkargo Ofizialak eta Nafarroako Merkataritza eta Enpresa Tituludunen Elkargo Ofizialak bat egitea erabaki zuten bakoitzaren batzar nagusiak onetsita, elkargokideek elkargo bateratu bat eratzeko asmoa adierazi baitzuten.

Ahaleginak arrazionalizatzearekin lotuta dago bateratzea, izan ere, elkargo horiek zuzenbide publikoko korporazio diren aldetik bete beharreko helburuak lortzeko bidean eraginkortasuna eta eragimena hobetu nahi dira. Bestalde, ekonomiaren arloko lanbideek gure foru komunitateko administrazio publikoen aurrean, eta, oro har, gizartearen aurrean solaskidetza bakarra izateak ere onurak ekarriko ditu.

Urriaren 4ko 30/2011 Legeak ezarritakoaren ildotik, bateratzearen ondorioz sortutako elkargo berria Ekonomisten Nafarroako Elkargoa-Colegio de Economistas de Navarra deituko da, eta Nafarroako Ekonomisten Elkargo Ofiziala eta Nafarroako Merkataritza eta Enpresa Tituludunen Elkargo Ofiziala ordeztera dator.

Bateratze prozesuaren barrenean, orobat, lehengo bi elkargoetako batzar nagusiek elkargo bateratu berriaren estatutuak onetsi dituzte.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko otsailaren 11n egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Bat-egitea eta izaera.

  2. Ekonomisten Nafarroako Elkargoa sortzen da, Nafarroako Ekonomisten Elkargo Ofizialak eta Nafarroako Merkataritza eta Enpresa Tituludunen Elkargo Ofizialak bat eginda.

  3. Espainiako Konstituzioaren 36. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, bat-egitearen ondorioz sortzen den elkargo berria zuzenbide publikoko korporazio bat da, barne-egitura eta funtzionamendu demokratikoa izanen dituena.

  4. Foru dekretu honek indarra hartzen duen unetik aurrera, Elkargoak nortasun juridiko propioa izanen du, eta bere gobernu organoak eratzen diren unetik aurrera, jarduteko gaitasun osoa izanen du bere helburuak lortzeko.

  5. artikulua. Araubide Juridikoa.

    Bat-egite honen ondoriozko elkargoa honako hauek arautuko dute: Estatuko oinarrizko legedia, Nafarroako Lanbide Elkargoei buruzko apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legea eta hura garatzeko arauak, bat-egiteari buruzko foru dekretu hau, Elkargoaren estatutuak eta barne-arauak, eta gainerako antolamendu juridikoa.

  6. artikulua. Lurralde eremua.

    Ekonomisten Nafarroako Elkargoaren jarduketa-eremua Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldea da.

  7. artikulua. Langile eremua.

  8. Ekonomisten Nafarroako Elkargoko kide izanen dira orain arte Nafarroako Ekonomisten Elkargo Ofizialeko kide zirenak, Nafarroako Merkataritza eta Enpresa Tituludunen Elkargo Ofizialeko kide zirenak eta foru dekretu honek indarra hartzen duenean Elkargoan sartzen direnak, bat egiten duten bi erakundeetatik edozeinetan kidetzea ahalbidetuko liekeen titulua baldin badute, hots, ekonomisten elkargoan edo merkataritza eta enpresa tituludunen elkargoan.

  9. Honako hauek ere kidetzen ahalko dira Elkargoan:

    1. Apirilaren 26ko 871/1977 Errege Dekretuan zehaztutako titularrez gain, Ekonomiako lizentziadunak, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziadunak, Ekonomia Zientzietako lizentziadunak edo diplomadunak, Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetako lizentziadunak, eta Merkatuko Ikerketa eta Tekniketako lizentziadunak.

    2. Unibertsitateko ikasketak Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparrura egokitzearen ondorioz, gradu edo master titulua dutenak, horrez gainera, unibertsitateko irakaskuntza ofizialak ezartzen dituen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 9. artikuluan eta ondokoetan adierazitako betebeharrak ere betetzen badituzte.

    3. Aurrerantzean, ekonomiaren edo enpresaren arloko beste edozein unibertsitate titulu lortzen dutenak ere kidetzen ahalko dira Elkargoan.

  10. Elkargoko kide guztiek eskubide eta betebehar berberak izanen dituzte Elkargoaren aurrean, lanbide bakoitzaren araudian ezarritakoa galarazi gabe.

  11. artikulua. Subrogazioa.

  12. Desegin diren elkargoetako ondarea eta langileak Ekonomisten Nafarroako Elkargoan sartuko dira.

  13. Elkargo berria Nafarroako Ekonomialarien Elkargo Ofizialak eta Nafarroako Merkataritza eta Enpresa Tituludunen Elkargo Ofizialak zituzten eskubide eta betebehar guztietan subrogatuko da, bidezko diren ondorioetarako, kasuan-kasuan aplikagarri den arauari jarraikiz.

  14. Bereziki, bat egindako elkargoek beren kideen aurrean zituzten eskubide eta betebehar guztietan subrogatuko da.

    XEDAPEN GEHIGARRIAK

    Lehenengo xedapen gehigarria.–Elkargo berriko gobernu organoen eraketa.

    Foru dekretu honek indarra hartzen duenetik hilabeteko epean, Elkargo berriko Batzar Nagusia eratuko da (elkargokide guztiek osatua) eta Elkargo berriko Gobernu Batzordea aukeratuko du, Elkargoaren estatutuetan ezarritako arauekin bat.

    Bigarren xedapen gehigarria.–Ekonomisten Nafarroako Elkargoaren estatutuak argitaratzea.

    Ekonomisten Nafarroako Elkargoaren estatutuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, foru dekretu honen eranskin gisa.

    Hirugarren xedapen gehigarria.–Nafarroako Lanbide Elkargoen Erregistroan inskribatzea.

  15. Elkargo berriak, egoki baderitzo, behar diren tramiteak egiten ahalko ditu Nafarroako Lanbide Elkargoen Erregistroan inskribatzeko.

  16. Era berean, Elkargo berriak ahalmena izanen du bere estatutuen inskripzioa eta lehenengo xedapen gehigarriaren arabera aukeratzen den Gobernu Batzordearen inskripzioa sustatzeko.

    AZKEN XEDAPENA

    Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

    Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2015eko otsailaren 11n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

    ERANSKINA

    Ekonomisten Nafarroako Elkargoaren estatutuak

    1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

  17. artikulua. Nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna.

    Ekonomisten Nafarroako Elkargoa zuzenbide publikoko korporazio bat da, legeak babestua eta Nafarroako Foru Komunitateak aitortua. Nortasun juridiko propioa du, eta gaitasun osoa bere helburuak betetzeko, eta lanbide elkargoen gaineko lege indardunetan, ekonomisten lana eta haien lanbide antolakuntza arautzen dituzten xedapen orokorretan eta estatutu hauetan beretan ezarritakoari jarraikiz gobernatuko da.

    Nafarroako Ekonomisten Elkargo Ofiziala agintari eskuduna da indarreko legediak ematen dizkion eskumenen esparruan, Zerbitzu Jardueretan Libreki Hasi eta Horietan Aritzeari buruzko azaroaren 23ko 17/2009 Legearen 3. artikuluan ezarritakoarekin bat.

    Zuzenbide publikoko korporazio bat denez, zuzenbide administratiboaren menpe dago, salbu eta esparru zibil eta penaleko aferetan, horiek kasuan kasuko araubide juridikoaren pean geldituko baitira, eta bere langileekiko harremanei loturiko aferetan, horiek lan arloko legediaren pean geldituko baitira.

    Ekonomisten Nafarroako Elkargoa Espainiako ekonomisten eta merkataritza tituludunen elkargo-egituraren barrenean kokatzen da, horren parte baitira Espainiako Ekonomisten Kontseilu Orokorra, kontseilu autonomikoak eta ekonomisten elkargoak.

  18. artikulua. Lurralde eremua eta egoitza soziala.

    Ekonomisten Nafarroako Elkargoaren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da.

    Ekonomisten Nafarroako Elkargoaren egoitza soziala Iruñean dago, Rodezno Kondearen plazako 8. zenbakian.

    Gobernu Batzordeak hala erabakiz gero, egoitza Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldearen barreneko beste edozein tokitara eraman daiteke.

  19. artikulua. Xedeak.

    Honako hauek dira Elkargoaren xedeak:

    1) Nafarroako Lanbide Elkargoen funtsezko xedeak honako hauek dira: elkargokideen lanbidea eta lanbide interesak ordezkatzea eta defendatzea, gizartearen interes orokorrekin bat etorriz, eta lanbide jarduna antolatzea haren esparruan eta ezarritako lege eremuaren barnean. Hori guztia Nafarroako Administrazio Publikoen eskumenari kalterik egin gabe eginen da, beren zerbitzuan lan egiten duten langileei dagokienez.

    2) Lanbide jarduera antolatu eta kontrolatzea, kasuan kasuko lege esparruaren eta eskumen eremuaren barrenean.

    3) Lanbidea ordezkatzea, elkargokideen lanbide interesak defendatzea, eta bere elkargokideen zerbitzuen kontsumitzaile eta erabiltzaile direnen interesak babestea.

    4) Betiere, elkargokideen jardueretan lanbidearen arau deontologikoak betetzen direla bermatzea, eta herritarren interes orokorra babestea.

    5) Administrazioari laguntzea eta parte hartzea lanbideak, profesionalak eta zerbitzuen erabiltzaileak defendatzen.

    6) Zeregin profesionalak gizartean txertatzeko behar diren lanak egitea, horretarako behar diren ekimen guztiak artikulatuz.

    7) Elkargokideei eta kontsumitzaile eta erabiltzaileei arreta ematea, horretarako sortutako zerbitzuaren bitartez.

    8) Administrazioarekin elkarlanean aritzea elkargokideei buruz, irmo dauden zehapenei buruz edo zerbait ikuskatu edo ikertzeari buruz Europako Batasuneko estatu bateko edozein agintaritza eskudunek egiten dituen eskakizunei erantzuteko.

    9) Ematen diren zerbitzu profesionalen kalitate maila egokia dela begiratzea.

    10) Lanbidearekin zerikusia duten interes orokorrak behar bezala betetzen direla begiratzea.

    11) Nafarroako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR