69/2019 FORU AGINDUA, abuztuaren 30ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, María Alba Fernández García andrea Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Inklusioaren, Babes Sozialaren eta Familiaren Araubide Juridikoaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen du Foru Komunitateko atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuak eta bulegoburuak bitarte baterako izendatzea eta kargutik kentzea kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrari dagokio.

Kontuan harturik funtzionarioa Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentukoa dela eta departamentu hori ados dagoela, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena eman duela.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR