69/2018 FORU AGINDUA, martxoaren 8koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariarena, zeinaren bidez deialdia onesten baita “Nafarroa” Jatorrizko Deitura Babestuaren, “Nafarroako Patxarana” Adierazpen Geografikoaren eta “Nafarroako Aratxea” eta “Nafarroako Arkumea” adierazpen geografiko babestuen kontseilu arauemaileak berritzeko hauteskundeak egiteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren uztailaren 27ko 31/2012 Foru Aginduaren bidez, deia egin zen Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan elikagaien kalitate figuren zenbait kontseilu arauemaile berritzeko hauteskundeetarako. Uztailaren 27ko 31/2012 Foru Aginduaren bigarren xedapen gehigarrian ezartzen da ezen lau urteko indarraldia izanen duela hautatutako kideen agintaldiak.

Bestalde, lau urteko aldi hori ezartzen da aipatu hautapen prozesuan parte hartu zuten kontseilu arauemaileen erregelamenduetan ere; izan ere, haietan ezartzen da hautatutako kideak lau urtean behin berrituko direla, eta berriz hautatuak izan daitezkeela.

Hori dela eta, “Nafarroa” Jatorrizko Deitura Babestuaren, “Nafarroako Patxarana” Adierazpen Geografikoaren eta “Nafarroako Aratxea” eta “Nafarroako Arkumea” adierazpen geografiko babestuen kontseilu arauemaileetako egungo kideen agintaldia bukatuta, bidezkoa da Nafarroako mugak gainditzen ez dituzten kontseilu horiek berritzeko hauteskundeen deialdia eta prozedura finkatzea.

Foru agindu hau prestatzeko prozeduran, parte hartzeko aukera eman zaie herritarrei, nekazaritzako lanbide erakundeei, enpresa elkarteei, erakunde kooperatiboari eta kontseilu arauemaileei.

Ikusirik Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.25 artikulua, bai eta Nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta mendien arloari buruz Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretuan xedatua ere.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Hauteskundeetarako deialdia.

    “Nafarroa” Jatorrizko Deitura Babestuaren, “Nafarroako Patxarana” Adierazpen Geografikoaren eta “Nafarroako Aratxea” eta “Nafarroako Arkumea” adierazpen geografiko babestuen kontseilu arauemaileak berritzeko hauteskundeetarako deia egiten da.

  2. artikulua. Hauteskunde horiek egiteko arauak.

  3. Xedapen honen I. eranskinean ezarritako arauei jarraikiz eginen dira foru agindu honen bidez deitutako hauteskundeak.

  4. Bestalde, sufragiorako eskubidea askatasun osoz baliatzea funtsezko helburua izanda, hauteskunde prozesua eta foru agindu hau aplikatzetik sortzen diren zalantza guztiak, bertan aurreikusten ez den orotan, Hauteskundeetako Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan eta hura garatzeko gainerako araudian ezarritakoarekin bat ebatziko dira.

  5. artikulua. Agiriak aurkeztea eta hauteskunde egutegia.

  6. Foru agindu honen II. eranskinean ezarritako egutegira doituko da kontseilu arauemaileak berritzeko prozeduraren hauteskundeen egutegia.

  7. Interesdunek hauteskunde administrazioaren organoetara bidali beharreko agiriak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren erregistroan aurkeztu daitezke, Hauteskundeko Goi Batzordeari eta/edo Deituren Hauteskunde Batzordeari zuzenduta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalaren bitartez. Telematikoki ere aurkezten ahalko dira Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan.

    Lehenengo xedapen gehigarria.–Hautagaitza bakarra.

  8. Hautagaitzak irmo direnean, 16. artikuluan xedatuarekin bat, bakarra besterik aurkezten ez denetan, zentsuko edo azpizentsuko hautagaiak zuzenean geratuko dira hautaturik, bozketarik egin gabe.

  9. Deituraren zentsu edo azpizentsu guztietan hautagaitza bakarra bada, edo ez bada hautagaitzarik aurkeztu deituraren zentsu edo azpizentsu guztietan, Deituren Hauteskunde Batzordeak, lau eguneko epean, deituraren kontseilu arauemailerako hautatutako kideak aldarrikatuko ditu.

  10. Aldarrikatu eta zazpi egunetara, foru agindu honen 39. artikuluan zehaztutako osoko bilkura eginen du kontseilu arauemaileak.

    Bigarren xedapen gehigarria.–Hautatutako kideen baja eta ordezkapena.

  11. Hautatutako kideen agintaldiaren 4 urteko indarraldian, araudi honetan ezarritako moduan hautatzen direnek lotura galtzen badute ordezkatzen dituzten sektoreekin edo hautagai gisa proposatu zituen erakundearekin, hautagai gisa proposatu zituen erakundeak ordeztuko ditu.

  12. Inskribatutako enpresa bateko zuzendaritzakoak izateagatik hautatzen diren kideek kargua utziko dute enpresa horretako zuzendaritzan kargua uztean, beste enpresa batera joanda sektoreari lotuta jarraitzen badute ere, eta haren ordezkoa izendatuko da ezarritako moduaren arabera.

  13. Baldin eta, hala ere, kideren baten baja gertatzen bada heriotzagatik edo kargua uzten badu edozein arrazoirengatik, edo bere eginkizunetan aritzeko gabetua izaten bada jatorrizko deituren arloan akats larria egiteagatik, bai kidea gabetua izan delako bai hark ordezkatzen duen erakundeari ezarri zaiolako gabetze hori, orduan automatikoki ordeztuko du haren ordezkoak edo, bestela, kidea proposatu duen erakundeak izendatutako pertsonak.

  14. “Nafarroa” Jatorrizko Deitura Babestuko kideak ordeztuko dira deituraren eta haren kontseilu arauemailearen erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz.

  15. “Nafarroako Patxarana” Adierazpen Geografikoko kideak ordeztuko dira “Nafarroako Patxarana” Adierazpen Geografikoaren eta haren kontseilu arauemailearen erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz.

    Hirugarren xedapen gehigarria.–Kontseilu arauemaileetako kideen kargu-uztea.

    Hauteskunde prozesu honi jarraikiz hautatzen diren kide berriak karguaz jabetzen diren egunean, kargua utziko dute beren agintearen jabetza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren uztailaren 27ko 31/2012 Foru Aginduaren babesean hartu zuten kontseilu arauemaileetako kideek.

    Laugarren xedapen gehigarria.–Aurrekontuko partida.

    Foru agindu hau aplikatzetik sortzen diren konpromisoak 2018ko aurrekontuko “Hirugarrenek eginiko bestelako lanak” izeneko 720003-71620-2279-413100 partidaren kargura izanen dira, eta horretarako, 9.500 euro erreserbatuko dira.

    Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

    Kalterik egin gabe hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoari, indarrik gabe geratzen dira foru agindu honen kontrakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak, eta berariaz, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren uztailaren 27ko 31/2012 Foru Agindua, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan elikagaien kalitate figuren zenbait kontseilu arauemaile berritzeko hauteskundeetarako deia egin baitzen.

    Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

    Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2018ko martxoaren 8an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

    1. ERANSKINA

      “Nafarroa” Jatorrizko Deitura Babestuaren, “Nafarroako Patxarana” Adierazpen Geografikoaren eta “Nafarroako Aratxea” eta “Nafarroako Arkumea” adierazpen geografiko babestuen kontseilu arauemaileak berritzeko arauak

    2. TITULUA

      Hauteskundeen arauak

  16. kapitulua.–Arau orokorrak.

  17. artikulua. Hauteskunde prozesua antolatu eta koordinatzea.

  18. Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak antolatu eta koordinatuko du “Nafarroa” Jatorrizko Deitura Babestuaren, “Nafarroako Patxarana” Adierazpen Geografikoaren eta “Nafarroako Aratxea” eta “Nafarroako Arkumea” adierazpen geografiko babestuen kontseilu arauemaileak berritzeko hauteskunde prozesua.

  19. Hauteskunde prozesuaren egutegia egun naturaletan dago.

  20. Jarduketa baterako epearen azken eguna larunbatarekin, igandearekin edo jaiegunarekin denean, ulertuko da hurrengo egun balioduna gaituko dela horretarako.

  21. artikulua. Hauteskunde batzordeak.

    Hauteskundeko Goi Batzordea sortzen da. Gainera, hauteskunde batzorde bakarra eratzen da 1. artikuluko kontseilu arauemaileak berrituko dituzten deitura eta adierazpen geografikoetarako (JDB, AGB eta AG).

  22. artikulua. Hauteskundeko Goi Batzordearen osaera.

  23. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian (Iruñeko Gonzalez Tablas kalea, 9) egoitza izanen duen Hauteskundeko Goi Batzordea honako hauek osatuko dute:

    Batzordeburua: Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, edo hura ordezten duena.

    Batzordekideak:

    –Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuko ordezkari bat.

    –INTIA SAko zuzendari kudeatzailea, edo berak eskuordetzen duena.

    –APT bat (arlo juridikoa), Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak izendatua.

    –Nafarroako Foru Komunitatean ordezkari gehien dituzten nekazaritzako bi lanbide erakundeen ordezkari bana.

    –Asociación Bodegas de Navarrako ordezkari bat.

    –Kooperatiben ordezkari bat, Unión de Cooperativas Agrarias de Navarrak proposatua.

    Idazkaria: Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko idazkari tekniko nagusia, edo berak eskuordetzen duena.

  24. Nekazaritzako lanbide erakundeen, enpresa elkarteen eta kooperatiben ordezkarigaiak aurkezteko, dagokion entearen gobernu organoaren erabakia beharko da, ordezkaria eta haren ordezkoa proposatuta.

  25. artikulua. Deituren Hauteskunde Batzordearen osaera.

  26. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian (Iruñeko Gonzalez Tablas kalea, 9) egoitza izanen duen Deituren Hauteskunde Batzordea honako hauek osatuko dute:

    Batzordeburua: Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuko zuzendaria, edo berak eskuordetzen duena.

    Batzordekideak:

    –Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen eta Sustapenaren Ataleko burua.

    –INTIA SAko ordezkari bat.

    –“Nafarroa” Jatorrizko Deitura Babestuaren Kontseilu Arauemaileko idazkaria.

    –“Nafarroako Patxarana” Adierazpen Geografikoaren Kontseilu Arauemaileko idazkaria.

    –“Nafarroako Aratxea” Adierazpen Geografiko Babestuaren Kontseilu Arauemaileko idazkaria.

    –“Nafarroako Arkumea” Adierazpen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR