69/2017 FORU AGINDUA, maiatzaren 18koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Nafarroako Zorraren jaulkipena arautzen duena, Nafarroako Gobernuak zorpetze-eragiketak egitea xedatzeko 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren babesean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ministroen Kontseiluak, 2017ko martxoaren 24ko bilkuran, baimena eman zion Nafarroako Foru Komunitateari maileguak formalizatzeko eta zor publikoa jaulkitzeko, muga 58.842.500 euro izanik.

Bestetik, Nafarroako Gobernuak, 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez, xedatu zuen 119.843.000 euroko zorpetze-eragiketak egitea.

Beraz, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak eskatzen dituen baimenak izanik, 2017rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 24/2016 Foru Legearekin bat, eta Egonkortasunari eta Iraunkortasunari buruzko Lege Organikoaren arabera, foru agindu baten proiektua igortzen da atxikita, non Nafarroako Zorraren 27. obligazio-jaulkipenaren baldintza guztiak zehazten baitira.

Gobernuaren erabaki horrek, 3. puntuan, ahalmena ematen dio Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari, eskuordetze bidez, jaulkipenaren interes tasa finkatzeko. Halaber, 4. puntuan ezartzen da kontseilari horrek eman beharreko foru agindu baten bidez jaulkipenaren baldintzak zehaztuko direla, besteak beste, jaulkitzeko egunari eta prozedurari, harpidetzeko epeari eta interes tasari dagozkienak; eta ahalmena ematen diote kontseilariari erabakiak betearazteko behar diren neurriak eta ebazpenak hartzeko.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Jaulkipenaren ezaugarriak.

    Nafarroako Zorraren jaulkipenak behin betiko ezaugarri hauek izanen ditu:

    –Zenbatekoa: 58.000.000 euro.

    –Instrumentazioa: obligazio arruntak (bakoitza, 1.000 euroko balio nominalekoa). Kontuko idaztoharren bidez adieraziko dira.

    –Jaulkipen data: 2017ko maiatzaren 29a.

    –Amortizazioa: parean, 2029ko maiatzaren 29a.

    –Jaulkipen prezioa: %100.

    –Interes tasa: finkoa, %1,747 urtean (Egun/egun). MFBD-non ajusted.

    –Kupoiaren ordainketa: urtero mugaeguna iritsi ondoren, urte bakoitzeko maiatzaren 29an.

  2. artikulua. Jaulkipenaren aseguramendua.

    Finantza entitate esleipen-hartzaileak jaulkipenaren zenbateko osoa bermatuko du; horretarako, dagokion kontratua izenpetuko du.

  3. artikulua. Likidezia.

    Nafarroako Zorrak Zor Publikoaren Merkatuan kotizatuko du idatzoharretan.

  4. artikulua. Tratamendu fiskala.

    Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboentzat, interesen kontzeptuko errendimenduek atxikipena izanen dute, indarreko legezko araudiari jarraituz. Sozietateen gaineko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR