69/2014 FORU AGINDUA, azaroaren 10ekoa, Sustapeneko kontseilariak emana, Lurraldearen Antolamenduko Planak lehenengo aldiz eguneratzea onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lurraldearen Antolamenduko Planak Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean diseinatzen dira, Nafarroako udalez gaindiko eremuen lurraldea antolatzeko tresna gisa. Helburu horrekin, etorkizunean garatu beharreko Lurralde Garapeneko Eredua (LGEa) eta lurraldearen antolamenduarekin zerikusia duten gidalerroak (Nafarroako Lurralde Estrategiak ezarriak) garatzen dituzte.

2011ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (uztailaren 21ean) argitaratutako foru dekretu hauen bidez, Nafarroako Lurraldearen Antolamenduko Planak (LAPak) onetsi ziren, bost guztira:

–43/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 16koa, Pirinioetako Lurraldearen Antolamenduko Plana (LAP1) onesten duena.

–44/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 16koa, Nafarroa Atlantikoko Lurraldearen Antolamenduko Plana (LAP2) onesten duena.

–45/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 16koa, Eremu Zentraleko Lurraldearen Antolamenduko Plana (LAP3) onesten duena.

–46/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 16koa, Erdialdeko Eremuetako Lurraldearen Antolamenduko Plana (LAP4) onesten duena.

–47/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 16koa, Ebroko ardatzeko Lurraldearen Antolamenduko Plana (LAP5) onesten duena.

Lurraldearen Antolamenduko Planek haiek berrikusi, aldatu eta eguneratzeko mekanismoak dituzte, lurraldea alderdi askotan errealitate aldakorra baita eta, horren ondorioz, dokumentu baliagarri bat zaharkitzen ahal da edo haren eraginkortasuna galtzen ahal du. Jarraipena eta eguneraketa egiteko mekanismo horiei esker, LAPen aurreikuspenak lurraldearen etengabeko bilakaerara egokitzen dira, finkatutako helburuak betetzen direla bermatzeko eta edukiak berregokitzeko lurraldea eta haren dinamikak eboluzionatu edo horren guztiaren gaineko ezagutza hobetu ahala.

Planen bilakaera jarraitzeko eta lurraldera eta sinergietara egokitzen direla bermatzeko, hiru mekanismo daude: berrikusketa, aldaketa eta eguneraketa.

Plana eguneratzeko mekanismoa bost Lurraldearen Antolamenduko Planak onesten dituzten foru dekretuen 8. artikuluan azaltzen da, eta bere helburua da LAPek denboran zehar jarraitasuna eta moldakortasuna dituztela bermatzea, lurraldearen azterketa edo informazioa egokitu eta osatu edo LAPen zehaztapenak eta definitutako Lurralde Garapeneko Ereduak interpretatu, zehaztu edo behar bezala gauzatzen laguntzen dituzten edukiak sartuz, betiere aldaketak ez badira, hau da, zehaztapen eta LGE horiek aldatzen ez badituzte.

Hiru urte igaro dira Lurraldearen Antolamenduko Planek indarra hartu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR