689E/2017 FORU AGINDUA, abenduaren 18koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariak apirilaren 24an emandako 389E/2017 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horrek Nafarroako Ospitaleguneko Osasun Zainketen Zuzendaritzaren egitura organikoa ezarri zuen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek Nafarroako Ospitaleguneko Osasun Zainketen Zuzendaritza ospitaleguneko zuzendaritza eta kudeaketa organo gisa aurreikusten dute.

Estatutu horien 2. artikuluak adierazten du behar den maila izanen duten erregelamenduzko xedapenen bidez ezarriko dela erakunde autonomoaren laguntza egitura.

Bestalde, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 19.2 artikuluak adierazten duenez, zerbitzu asistentzialak, atalak eta unitateak Osasun Departamentuko titularraren foru aginduen bidez ezarriko dira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzak proposaturik.

Osasuneko kontseilariak apirilaren 24an emandako 389E/2017 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Ospitaleguneko Osasun Zainketen Zuzendaritzaren egitura organikoa ezarri zen.

Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritzak txosten bat igorri du. Bertan bi erizaintza unitateren izena aldatzea proposatu du, Barne Medikuntzaren espezialitatea berrantolatu eta lekualdatzearen ondorioz unitate horien kokalekua aldatu baita.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Osasuneko kontseilariak apirilaren 24an emandako 389E/2017 Foru Agindua aldatzea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR