683E/2017 FORU AGINDUA, abenduaren 12koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko “Nafarroako Ospitaleguneko Sukaldean hartutako Irudien Erregistroa” izeneko fitxategi automatizatua ezerezten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak 20. artikuluan xedatzen duenez, Administrazio Publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko modu bakarra dago, alegia, xedapen orokor bat Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen mende dauden datu pertsonalen fitxategi automatizatuak uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren bidez arautzen dira. Haren 2. artikuluan ezartzen da ezen, fitxategien ezaugarriak aldatzeko, haiek ezerezteko eta fitxategi berriak sortzeko, fitxategiaren ardura duen unitatea zer departamenturen mende edo zer departamenturi atxikirik dagoen, hango kontseilariaren foru agindua beharko dela.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen menpeko datu pertsonalen fitxategi informatizatuak arautzen dituen ekainaren 2ko 132/2003 Foru Dekretuaren bidez, “Nafarroako Ospitaleguneko Sukaldean hartutako Irudien Erregistroa” izeneko fitxategi automatizatua sortu zen. Fitxategi hori alta egoeran dago Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, 2133510002 kodearekin.

Nafarroako Ospitaleguneko sukaldean hartutako irudien Erregistroaren bidez sukalde horren bideozaintzako sistema bat ezarri zen, elikagaiak prestatu eta plateretan zerbitzatzeko prozesua ikertu eta bermatzeko neurri egokia eta ona zelakoan, horren bidez Nafarroako Ospitalegunean ospitaleratutako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR