67E/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 21ekoa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, Manuel Ignacio Ibáñez Navascués jauna Memoria Ataleko buru izendatzen duena. Atal hori Nafarroako Memoriaren Institutuari atxikita dago, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusian.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 67E/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 21ekoa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, Manuel Ignacio Ibáñez Navascués jauna Memoria Ataleko buru izendatzen duena. Atal hori Nafarroako Memoriaren Institutuari atxikita dago, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusian. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuak ezartzen duenez, atalburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularrak eginen ditu bitarte baterako izendapenak, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Era berean, beste departamentu bateko langile bat izendatzen bada, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko da.

Hezkuntza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR