67/2018 FORU DEKRETUA, abuztuaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntza Departamentuak proposatu du lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Nafarroako Gobernuaren 2018ko maiatzaren 9ko Erabakiaren bidez, baimena eman zitzaion Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren Irakaskuntzako Aholkularien plantillan bederatzi lanpostu sortzeko.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko abuztuaren 22ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Lehena.–Ondoren azaltzen diren lanpostuak sortzen dira Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren plantilla organikoan, haientzat behar bezalako zuzkidura ekonomikoa izanik indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

–Irakaskuntzako aholkulariak. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, plantilla organikoan 39097, 39098 eta 39099 zenbakia dutenak.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR