67/2017 FORU AGINDUA, otsailaren 9koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, 2017. urtean Nafarroan izanen den arrantzarako berariazko araudia onesten duena, espezie exotiko inbaditzaileen populazioak kontrolatzeko zenbait neurri barne hartuta.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko arrantza-baliabideen aprobetxamendua babestu, kontserbatu, sustatu eta antolatzea, iraunkortasun irizpideen arabera.

Alde horretatik, 70. artikuluak xedatzen duenez, arrantza-aprobetxamendua antolatzeko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak urtero onetsiko ditu aprobetxa daitezkeen espezieak harrapatzeko debekuei buruzko xedapen orokorrak.

2016an dinamika berri bat hasi da arrantzaleen, antolakunde sozialen, unibertsitateen eta administrazioaren artean, ahalbidetu duena hausnarketa amankomuna egitea egoeraz eta ibaien kudeaketan egin beharreko hobekuntzez, zehazki arrainen arloko kudeaketan. 2016ko ekainean hasi zen “Nafarroako arrantzaren kudeaketari buruzko parte-hartze prozesua”, eta 5 saio gehiago izan dira lurraldez lurralde, Nafarroa osoan barna (Bertiz, Iruñea, Irunberri, Lizarra eta Tutera), gehi beste bi talde bilera: bat parte-hartze bidezko diagnostikoa egiteko arrantzaren egungo egoeraz, eta beste bat hobekuntza proposamenak egiaztatzeko eta debekualdiei buruzko foru agindu honetan sar daitezkeen neurriak identifikatzeko. Horri esker, elkar ulertze hobea izan da, proposamenak bildu eta aztertu dira eta lan eta lankidetza ildo berriak bilatu dira. Urtarrilaren bukaeran jarriko dira jendaurrean prozesu honen emaitzak, parte-hartze prozesuari bukaera emateko Itzulera Jardunaldian. 2017rako debekualdiei buruzko foru agindu honetan jada bildu dira egindako hainbat ekarpen.

Beste alde batetik, espezie exotiko inbaditzaileen Espainiako katalogoa arautzen duen abuztuaren 2ko 630/2013 Errege Dekretuak, berriki indarra hartu duenak, neurri batzuk hartzera behartzen ditu administrazio publiko eskudunak, populazioak kontrolatzeko eta, behar denean, espezie horiek desagerrarazteko.

Errege Dekretu horrek, bigarren xedapen iragankorraren bidez, aukera ematen du Natur Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legeak indarra hartu aurretik sartu ziren espezie katalogatuak kudeatzeko, kontrolatzeko eta desagerrarazten saiatzeko arrantzaren bidez, data horren aurreko hedadura-mugetatik kanpora heda ez daitezen.

Horregatik, foru agindu honetan xedatzen da, Nafarroan indarra duen legediaren babesean harrapatzen ahal diren espezieez gainera, bestelako arrain-espezieen arrantza bideratuko dela abuztuaren 2ko 630/2013 Errege Dekretu horren helburuak betetzera.

Bi helburu horiek –hots, arrain-aprobetxamendua antolatua izatea eta arrain-espezie exotiko inbaditzaileak kontrolatzea– bide ematen dute Nafarroako arrantza-baliabideen aprobetxamendurako plana diseinatzeko, 2017ko arrantza-denboraldirako.

Hori horrela, Arrantzako Aholku Batzordearen eta Nafarroako Ingurumen Kontseiluaren txostenak ikusirik, eta Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 70.1 artikuluak emandako eskumena erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

    Honako foru agindu honen helburua da 2017. urtean Nafarroan izanen den arrantzarako berariazko araudia finkatzea, bi alde hauetatik begiratuta: arrain-baliabideen aprobetxamendu antolatua arautzea eta, gainera, espezie exotiko inbaditzaileen populazioak eraginkortasunez kontrolatzeko neurriak hartzea, espezie horiek harrapatuz eta, behar denean, harrapatutako arrainak desagerraraziz.

    1. ATALA

    Espezieak

    2. artikulua. Arrantzatzen ahal diren espezieak.

    Nafarroan, 2017ko denboraldian, honako arrain-espezie hauen arrantza baimentzean da:

    Autoktonoak edo bertakoak:

    –Aingira (Anguilla anguilla).

    –Graellsko barboa (Luciobarbus graellsii).

    –Txipa (Phoxinus bigerri).

    –Hondoetako korrokoia (Chelon labrosus).

    –Zarboa (Gobio lozanoi).

    –Loina (Parachondrostoma miegii).

    –Platuxa latza (Platichthys flesus).

    –Izokina (Salmo salar).

    –Tenka (Tinca tinca).

    –Ibai eta itsas amuarraina (Salmo trutta).

    Exotikoak:

    –Urre-arraina (Carassius auratus).

    3. artikulua. Espezie exotiko inbaditzaileen arrantza.

    Espezie exotiko inbaditzaileen Espainiako Katalogoa arautzen duen abuztuaren 2ko 630/2013 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, honako espezie exotiko inbaditzaile hauen arrantza baimentzen da, foru agindu honen 33., 34. eta 37 artikuluetan adierazitako baldintzetan eta eremuetan bakarrik, espezie horiek kontrolatzeko eta desagerrarazten laguntzeko, edo, behinik behin, haien hedadura mugatzeko.

    Arrainak:

    –Alburnoa (Alburnus alburnus).

    –Karpa (Cyprinus carpio).

    –Lutxo arrunta (Esox lucius).

    –Perka amerikarra edo Black-bass izenekoa (Micropterus salmoides).

    –Katu arraina (Ameiurus melas).

    –Silurua (Silurus glanis).

    –Ortzadar amuarraina (Oncorhynchus mykiss).

    Ornogabeak:

    –Paduretako karramarroa (Procambarus clarkii).

    –Karramarro seinaleduna (Pacifastacus leniusculus).

    Ez da baimenik ematen ondoren aipatzen diren espezie exotiko inbaditzaileak arrantzatzeko, ez eta foru agindu honetan baimenduta ez dagoen beste edozein espezie exotiko ere. Uretatik nola edo hala harrapatu, atxiki edo ateratako espezie horretako arrainak ezin dira natur ingurunera itzuli, eta harrapatu bezain pronto hil beharko dira, bereziki debekatua baitago haiekin trafikatzea eta salerosketan ibiltzea.

    –Ganbusia (Gambusia holbrooki).

    –Eskardinio begigorria (Scardinius erythrophthalmus).

    –Lutxoperka (Sander lucioperca).

    –Eguzki-perka edo eguzki-arraina (Lepomis gibbosus).

    –Perka arrunta (Perca fluviatilis).

    2. ATALA

    Ibaiak eta ur-masak

    4. artikulua. Uren zonifikazioa, arrantzaren ondorioetarako.

    Araudi honen ondorietarako, Nafarroako ibai eta ur masa guztiak ondoren aipatzen diren bi eremuotako batean sartzen dira:

    1. Salmonidoen eremua:

      Eremu honen barrenean, bi mota bereizten dira:

      –Salmonidoen goiko eremua. Kudeaketaren ondorioetarako, ibilgu nagusiak eta bigarren mailako ibilguak bereizten dira.

      –Salmonidoen eremu mistoa.

      Eremu bakoitzari dagozkion ibilguen zerrenda Nafarroako Salmonidoen Uretako Arrantza Antolatzeko Plan Zuzentzaile indardunean ezarrita dago (uztailaren 16ko 59/2014 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

      –Izokin-tartea: Bidasoa ibaiaren ibilgu nagusia izokin-tartetzat hartzen da, Berako Fundizioen presatik Nafarroak Endarlatsan duen mugaraino.

    2. Ziprinidoen eremua:

      Salmonidoen eremuan sartuta ez dauden Nafarroako gainerako ibai-ibilguek eta ur masek osatzen dute ziprinidoen eremua.

      5. artikulua. Idoi eta urtegietako urak.

      Zer ibilgutan isurtzen duten ura, haien arrain-eskualdeko araudi bera bete beharko du ur hauetan egiten den arrantzak. Arro endorreikoen edo itxien kasuan, ibilgu hurbileneko araudi bera. Esako urtegia ziprinidoen eremutzat jotzen da.

      Urtegien, ureztatzeko idoien eta antzekoen kasuan, bildutako uren inguruko perimetrora sartzea ur horien titularrari dagokion eskubidea da, eta, horregatik, bere esku du sartzeko baimena edo debekua ematea. Arrantzarako eskubidea, beraz, jendearentzako sarrera-eskubidearen ondotik heldu da.

      6. artikulua. Arrantzaren kudeaketari begira eskubide pribatuak dituzten urak.

      –Nafarroako Errege Bardeako natur parkean, hango Arrantza Kudeatzeko Plan Teknikoari jarraikiz eginen da arrantza.

      –Lorko aintziran, hango Arrantza Kudeatzeko Plan Teknikoari jarraikiz eginen da arrantza.

      3. ATALA

      Debekuak

      7. artikulua. Espezieak sartzea.

      Debekatuta dago Nafarroako ibaietan edozein espezie sartzea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak espresuki baimenik ematen ez badu.

      8. artikulua. Arrantzatzeko debekua duten tarteak.

      Arrantzatzeko debekua duten tarte mota hauetan ezin da inolako espezierik harrapatu:

    3. Arrantzatzeko debekua duten eremuak, haietan ugalketa errazteko: debeku-eremu iraunkorrak dira, Nafarroako Salmonidoen Uretako Arrantza Antolatzeko Plan Zuzentzailean ezarriak (uztailaren 16ko 59/2014 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

    4. Arrantzatzeko aldi baterako debekua duten eremuak: unean uneko egoera dela-eta babesa behar duten ur masak dira. Foru agindu honen I. eranskinean zehaztu dira.

      9. artikulua. Presetatik hurbil arrantzatzea.

      Gutxienez distantzia hauek utzi behar dira arrantzalearen edo bere beitaren eta presen oinarriaren edo arrainentzako eskalen edo pasaguneen sarreraren edo irteeraren artean.

    5. Izokin-tartean: 50 metro.

    6. Izokin-ibai ez diren salmonidoen ibaietan eta ziprinidoen ibaietan:

      –Arrainentzako pasabidea duen presa: 10 metro.

      –Arrainentzako pasabiderik gabeko presa: 50 metro.

      10. artikulua. Beita, tresna eta prozedura debekatuak.

      Debekaturik dago ondoko beita, tresna eta prozedura hauek erabiltzea:

    7. Mota guztietako sareak, eta selektiboak ez diren gainerako aparailu guztiak.

    8. Arrantza errazteko asmoz, harri, egur edo bestelako materialez eginiko oztopo edo hesiak paratzea dakarren edozein prozedura edo ibilguak nahiz emariak aldatzea.

    9. Tresna elektrokutatzaile edo motelarazleak, argi-iturri artifizialak, lehergailuak eta arrastoa utzi, pozoitu, moteldu, lasaitu, erakarri edo uxatzeko substantziak.

    10. Atzaparrak, burni-kakoak, hiruhortzak, karakoteak, karpinak, arpoiak, arrain-tranpak, baheak, pertolak, esparbelak, esku-sareak, tretzak, salabardoak, kordelak, egoneko amu-hariak eta gisako arrantza-tresnak.

    11. Esku-arrantza eta urpekoa.

    12. Atxamarta bat baino gehiago edo hiru amu arrunt baino gehiago dituzten aparailuak erabiltzea, arrain artifiziala izan ezik, hori ziprinidoen eremuan erabil baitaiteke atxamarta batekin baino gehiagorekin, bestetan ez.

    13. Salmonidoen Goiko Eremuan, izokin-tartean izan ezik, ez da zilegi garragadun amurik erabiltzea.

    14. Ninfa edo eulia “har” edo “puruarekin” erabiltzea, edo buia edo buldo beruneztatuak edo zamatuak, hondoratzea dakarren edozein materialekin, jaurti eta hondoratu ondoren azalera itzultzea eragozten dela.

    15. Beita gisa erabiltzea arrain natural biziak edo hilak (“naturaltzat” hartzen dira ingurune naturaletik ateratakoak, ez dira hor sartzen arrain zati merkaturatuak). Zilegi da zatiak erabiltzea karramarro aloktonoak arrantzatzeko, salbu artikulu honetako j atalean adierazitakoak.

    16. Debekatuta dago abuztuaren 2ko 630/2013...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR