67/2016 FORU AGINDUA, ekainaren 6koa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Honen bidez oinarriak onesten dira ikasleak onartzeko ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta erakundeetan, oinarrizko lanbide heziketako heziketa zikloak eta Lanbide Lantegiak egiteko, Nafarroako Foru Komunitatean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitatez kanpoko ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozedura arautzen du. Horren arabera, beharrezkoa da aipatutako foru dekretuak behar dituen prozedurari buruzko alderdiak garatzea.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, 39. artikuluan ezartzen ditu Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak. 41.1 artikuluak adierazten duenez, 15 eta 17 urte bitarteko ikasleendako zikloak dira, bermatzeko etengabeko ikaskuntzako gaitasunak eskuratuko dituztela eta, gainera, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren 1. mailako kualifikazioa gutxienez lortuko dutela. 127/2014 Errege Dekretuaren bidez arautu ziren Oinarrizko Lanbide Heziketako irakaskuntzak (otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretua, Oinarrizko Lanbide Heziketako berariazko alderdiak arautzen dituena). Errege Dekretu horren V. kapituluan ezartzen dira ikasleak Oinarrizko Lanbide Heziketan sartzeko eta onartuak izateko zehaztapenak.

Otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriak dioenez, lanbide heziketako beste prestakuntza programa batzuk egonen dira hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat. Nafarroan prestakuntza programa horien ezarpena arautu da “Lanbide Lantegiak” izenekoen bidez. LL1 modalitatea 17 urte –salbuespenez, 16 urte– eta 21 urte arteko ikasleendako da, helburua izanik bermatu dadila ikasleek eskuratzea etengabeko ikaskuntzako beharrezko gaitasunak lanpostu bat lortzeko eta gizartean aktiboki parte hartzeko, eta, horretaz gain, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren 1. mailako kualifikazioa erdiestea.

Oinarrizko lanbide heziketako zikloak eta Lanbide Lantegiak 2014-2015 ikasturtean ezarri ziren. Azken bi ikasturteetan pilatutako esperientzia ikusirik, bidezko da ikasleak onartzeko prozesurako araudi bat prestatzea, antzeko ezaugarriak dituzten ikasleendako ikaskuntza hauetarako.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. idatz-zatiko g) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra. Oinarrien onespena, ikasleak onartzeko ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta erakundeetan, oinarrizko lanbide heziketako heziketa zikloak eta Lanbide Lantegiak egiteko, Nafarroako Foru Komunitatean.

Foru agindu honen eranskineko oinarriak onesten dira.

Lehenbiziko xedapen gehigarria.–Hezkuntza Departamentuaren eskumenak.

Oinarriotan Hezkuntza Departamentuaren esku uzten diren eskolatze eginkizunak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Eskolatze Arloak kudeatuko ditu.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen dira 53/2015 Foru Aginduaren 9. artikulutik 18.era, biak barne (53/2015 Foru Agindua, maiatzaren 22koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Oinarrizko Lanbide Heziketaren antolaketa, onarpena eta garapena arautzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean).

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2016ko ekainaren 6an.–Hezkuntzako Kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.

ERANSKINA

Oinarriak, ikasleak onartzeko ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta erakundeetan, oinarrizko lanbide heziketako heziketa zikloak eta Lanbide Lantegiak egiteko, Nafarroan

  1. oinarria.–Prozedura.

  2. Ikasleak onartzeko prozedura apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuaren 4. artikuluko 1., 2., 4. eta 5. ataletan ezarritakoaren arabera eginen da. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitatez kanpoko irakaskuntza ematen duten ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko arauak onetsi ziren.

  3. Ikasleak oinarrizko lanbide heziketan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozeduran inskribatzeko, Nafarroan ikaskuntza horietarako dagoen araudiari jarraituko zaio.

  4. oinarria.–Onarpen prozesuaren garapena, jarraibideak eta taldeak osatzeko irizpideak.

  5. Oinarrizko lanbide heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan, onarpen prozesuak epe bakarra du, epe arrunta deitua, eta hartan aplikatzekoa izanen da foru agindu honen 10. oinarrian aipatutako ikaspostuen erreserba. Ikasturtearen gainerakoa epetik kanpokotzat joko da.

    Onarpen prozesuko epe arrunta fase bakarrean gauzatuko da, eta hartan parte hartuko dute epe arruntean inskribatutako pertsonek, baldin frogatzen badute sarbiderako baldintzak betetzen dituztela ekainean. Foru agindu honen 4. oinarriko 7. atalean eta 5. eta 6. oinarrietako ataletan xedatutakoarekin bat garatuko da.

  6. Onarpen prozesuko epe arrunta bukatu ondoren, hutsik gelditzen diren postuak multzokaturik eskainiko dira, postu hutsak esleitzeko prozedura baten bidez.

    Epe arruntean inskribaturik, posturik gabe gelditu direnek har dezakete parte, baita epe arruntean inskribatu ez zirenek eta epe arruntean inskribaturik eta onartuak izanik, matrikula egin ez dutenek edo postuari uko egin diotenek ere.

    Foru agindu honen 4. oinarriko 9. atalean eta 5. eta 6. oinarrietako ataletan xedatutakoarekin bat garatuko da.

  7. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen batean finkatuko dira, ikasturte bakoitzerako, onarpen prozesuaren epe arruntaren datak eta jarraibideak eta postu hutsak esleitzeko ondoko prozedurarenak, baita horiek garatzeko beste puntu batzuk ere.

  8. Oinarrizko lanbide heziketako zikloen araudiarekin bat, oro har, hamalau ikasle sartu berrirekin eta errepikatzen dutenekin antolatuko dira, eta gehienez ere hamasei ikasle izanen dituzte guztira. Ikastetxeko edo erakundeko zuzendaritzaren iritziz, errepikatzen duten ikasleen kopuruak galarazten badu hamalau ikasle sartu berri egotea, proposatzen ahal da sartu berrien postuen kopurua murriztea, 2. oinarri honetako 6. atalean ezarritakoarekin bat.

  9. Lanbide Lantegien araudiarekin bat, Lanbide Lantegien 1. modalitatea –LL1– oro har, hamalau ikasle sartu berrirekin eta errepikatzen dutenekin antolatuko dira, eta gehienez ere hamasei ikasle izanen dituzte guztira. Ikastetxeko edo erakundeko zuzendaritzaren iritziz, errepikatzen duten ikasleen kopuruak galarazten badu hamalau ikasle sartu berri egotea, proposatzen ahal da sartu berrien postuen kopurua murriztea, 2. oinarri honetako 6. atalean ezarritakoarekin bat.

  10. Ikastetxeko eta erakundeko zuzendaritzak adierazi behar du, Hezkuntza Departamentuak zehazten duen prozeduraren bidez, zenbat diren ikasle berriak eskaintzen dituen oinarrizko lanbide heziketako ziklo bakoitzean eta Lanbide Lantegietan. Ikasle sartu berrien kopurua handiagoa edo txikiagoa izan daiteke aurreko ataletan oro har ezarritakoa baino.

    Ikasle sartu berrien kopurua oro har ezarritakoa baino txikiagoa bada, Hezkuntza Departamentuaren adostasuna beharko da.

  11. oinarria.–Tramitazioa.

    Ikastetxeek eta erakundeek EDUCA informatika-aplikazioaren bidez eginen dute eskolatze prozesuaren tramitazio osoa.

  12. oinarria.–Eskaerak aurkeztea onarpen prozesuan. Onarpen prozesuaren epe arrunteko onartutakoen zerrenda. Postu hutsak esleitzeko prozedura.

  13. Onarpen prozesuaren epe arruntean, eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu beharko du oro har, behar bezala betea eta eredu ofizialaren araberakoa, ondoko maila hauetako bakoitzerako:

    1. Oinarrizko lanbide heziketako heziketa zikloak.

    2. Lanbide Lantegiak.

    3. Oinarrizko lanbide heziketako heziketa zikloak eta Lanbide Lantegiak.

  14. Eskaera bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak eta, ondorioz, ez dira tramitatuko.

  15. Eskaera epe arruntean aurkeztu beharko da, foru agindu honen 2. oinarriko 3. atalean aipatzen den ebazpenean ikasturte bakoitzerako zehazten diren egun eta tokietan. Bertan, honako hauek jaso behar dira, besteak beste:

    –Lehentasun ordenaren arabera, kasuan kasuko eskaerak. Eskaera bakoitzean, beti agertuko dira Oinarrizko Lanbide Heziketa edo Lanbide Lantegia, ikastetxea eta hizkuntza. Eskatzaile bakoitzak gehienez ere 6 eskaera egin ditzake eskabidean.

  16. Baliorik gabe geldituko dira osatu gabeko eskaerak, existitzen ez direnak, datuak behar ez diren laukitxoetan dituztenak edo parte-hartzaileak eskatzen ahal dituen postuekin bat ez datozenak.

  17. Eskatzaileak daturen bat oker eman edo eman gabe uzten badu, ezin izanen du halakorik...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR