67/2016 FORU AGINDUA, otsailaren 29koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, 2015eko denboraldiko arrantza debekuak arautzen dituen otsailaren 10eko 42/2015 Foru Agindua aldatzen duena, amuarraina barruti intentsiboetan harrapatzeko ezarritako epea 2016ko arrantza debekuei buruzko foru agindu berria onetsi arte luzatuta.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 10eko Foru Aginduak arauak ezarri zituen 2015eko denboraldian arrantza Nafarroan arautzeko.

Foru agindu horretan, martxoaren 1etik urriaren 31 bitarteko epe balioduna ezarri zen amuarraina barruti intentsiboetan harrapatzeko.

Ekitaldi honetan, arazo administratiboak direla eta, ezin izanen da 2016ko martxoaren 1a baino lehen onetsi arrantza debekuei buruzko foru agindua, eta horrek amuarraina aipatu barruti intentsiboetan harrapatzea galarazi behar du. Dena dela, haiek kudeatzen dituzten arrantzale elkarteek prestatua dute baimenen sistema 2016ko martxoaren 1etik aurrera arrantzan aritzeko.

Barruti horietan arrantzan aritzeko baimenen kudeaketari kalte larririk ez eragitearren, Biodibertsitate Zerbitzuak barruti intentsiboetan amuarraina harrapatzeko epe balioduna luzatzea proposatzen du, 2016ko martxoaren 1ean hasi eta 2016ko ekitaldiko arrantza debekuei buruzko foru aginduak ezartzen duen azken egunean bukatzeko; izan ere, arrantza intentsiboko barrutiak dira, birpopulazioko espezieak dira eta basa amuarrainaren populazioek ez dute ondoriorik sumatuko.

Nafarroako Ehiza eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 70 artikuluarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. –Arrantza barruti intentsiboetan amuarraina harrapatzeko arrantza debekuei...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR