67/2014 FORU DEKRETUA, abuztuaren 27koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hizkuntza ikasketen C1 mailarako curriculuma ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Europako Kontseiluak, kontseilu hori osatzen duten herrialdeen hizkuntza aniztasuna kontuan harturik, hizkuntzaren jakite mailen erreferentzia esparru bat ezartzeko xedea hartu zuen bere gain, horrela hizkuntza guztien irakaskuntzan eta ikaskuntzan koherentzia bultzatu ahal izateko. Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratua 2001. urtean argitaratu zen, Hizkuntzen Europako Urtean. 2008an, Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak uztailaren 2ko CM/Rec 2008-7 Gomendioa onetsi zuen, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren erabilera bultzatu estatu kideetan.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezarritako hizkuntza ikasketak, zeinen helburua baita ikasleak gaitzea hezkuntza sistemako etapa arruntetatik kanpora ere hizkuntzak egoki erabiltzeko, hiru mailatan antolaturik daude: oinarrizkoa, erdikoa eta aurreratua.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aplikatzeko egutegiari buruzko ekainaren 30eko 806/2006 Errege Dekretuaren 24. artikuluak xedatzen du hizkuntza ikasketen maila aurreratua ezarriko dela 2008-2009 ikasturtean.

Araubide bereziko hizkuntza ikasketetarako curriculumaren alderdi oinarrizkoak abenduaren 29ko 1629/2006 Errege Dekretuak finkatzen ditu (2007ko urtarrilaren 4ko EAO).

Abenduaren 29ko 1629/2006 Errege Dekretuak hizkuntzen irakaskuntzetako erdiko mailako eta maila aurreratuko curriculumaren oinarrizko alderdiak ezarri zituen. 2/2006 Lege Organikoaren 6.4 artikuluarekin bat, Nafarroako Gobernuak maila horietako curriculumak ezarri zituen martxoaren 19ko 22/2007 Foru Dekretuan, oinarrizko eta erdiko mailetarako, eta ekainaren 2ko 58/2008 Foru Dekretuan maila aurreraturako.

C1 eta C2 mailetako hizkuntzen irakaskuntzei dagokienez, errege dekretu horren bigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, Hizkuntza Eskola Ofizialek C1 eta C2 mailetako kurtsoak antolatu eta irakasten ahalko dituzte, kasuan kasuko hezkuntza administrazioek xedatutako moduan, maila horiek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan zehazten diren moduan.

Nafarroako hezkuntza sistemaren irakaskuntzaren kalitatea jomugan duela, Nafarroako Gobernuak ezarri du bigarren hizkuntza irakasteko baldintza dela C1 maila izatea irakaskuntzako hizkuntza, hau da, Europako Kontseiluaren Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan erabiltzaile trebe gisa definitzen dena.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ez ditu finkatu C1 mailako hizkuntz irakaskuntzen curriculumetako oinarrizko alderdiak, baina Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan duten definizioa hartu da oinarritzat dekretu honen eranskinean jaso diren curriculumak zehazteko.

Estrategikoa denez, Hezkuntza Departamentuaren iritziz beharrezkoa da C1 maila ezartzea Nafarroako Foru Komunitateko Hizkuntza Eskola Ofizialetan ematen diren hizkuntza arautuetarako.

Azaldutakoari jarraikiz, Hezkuntzako kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Eskola Kontseiluak irizpena eman ondotik,

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluarekin bat, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko abuztuaren 27ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea eta eremua.

    Foru dekretu honen helburua da Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hizkuntza ikasketen C1 mailako curriculuma ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean, hizkuntza hauetarako: alemana, euskara, frantsesa eta ingelesa.

  2. artikulua. Helburua eta antolaketa.

  3. Hizkuntza Irakaskuntzen hartzaileak dira derrigorrezko hezkuntzan oinarrizko gaitasunak bereganatu ondoren beren helduaroan hizkuntzak ikasi edo hobetu behar dituztenak, helburu orokorrekin nahiz berariazkoekin, bai eta hizkuntza horien erabileran duten gaitasun mailaren ziurtagiria eskuratzeko premia dutenak ere.

  4. Foru dekretu honetan arautzen diren hizkuntzen C1 mailari dagozkion ikasketak kurtso batean antolatuta daude.

  5. artikulua. Sartzea.

  6. Hizkuntza ikasketen C1 mailan sartzeko, ezinbesteko baldintza izanen da derrigorrezko bigarren hezkuntzako bigarren kurtsoa edo balio bereko maila bat gainditurik izatea.

  7. Ezinbestekoa izanen da, halaber, ikasleek ikasketak hasten dituzten urtean hamasei urte izatea.

  8. Hori hala izanik ere, hamalau urtez goitikoek ere zilegi izanen dute sartzea derrigorrezko bigarren hezkuntzan ikasi dutenaz besteko hizkuntza bat ikasteko.

  9. Maila aurreratuko ziurtagiriak C1 mailarako sarbidea emanen du.

  10. Hizkuntza bateko gaitasuna badutela frogatzen dutenek zilegi izanen dute hizkuntza horren C1 mailan sartzea, horretarako ezartzen den prozedurari jarraikiz.

  11. artikulua. Curriculuma.

    C1 mailako curriculuma definitzen duten elementuak, bai eta hizkuntza bakoitzaren gutxieneko hizkuntza edukiak ere, foru dekretu honen I. eta II. eranskinetan jaso dira.

  12. artikulua. C1 mailako ziurtagiria.

  13. C1 mailako ziurtagiria eskuratzeko, amaieran berariazko proba bat gainditu beharko da hizkuntza bakoitzeko.

  14. Hezkuntza Departamentuak arautuko du aurreko lerroaldean aipatu den proba. Proba horrek hizkuntza bakoitzaren curriculumean ezarritako gaitasunak hartu beharko ditu erreferentzia gisa.

  15. Gutxienez urtean behin eginen da C1 mailaren ziurtagiria eskuratzeko proben deialdia.

  16. Desgaitasuna duten ikasleek ziurtagiriak eskuratzeko proben diseinua, aplikazioa eta ebaluazioa printzipio hauei jarraikiz eginen dira: aukera berdintasuna, diskriminaziorik eza eta desabantailen konpentsazioa.

    Xedapen indargabetzaile bakarra.–Indargabetutako arauak.

    Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honen kontrakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

    AZKEN XEDAPENAK

    Azken xedapenetako lehena.–Arauen garapena.

    Baimena ematen zaio Hezkuntzako kontseilariari behar diren xedapen guztiak eman ditzan foru dekretu honetan ezartzen dena betearazi eta garatzeko.

    Azken xedapenetan bigarrena.–Indarra hartzea.

    Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2014ko abuztuaren 27an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

  17. ERANSKINA

    C1 mailaren curriculumaren alderdi komunak.

    I.–Sarrera.

    Dokumentu honetan zehaztuta daude Europako Kontseiluak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan definitzen duen C1 mailak garatzen dituen lau komunikazio trebetasunen (ahozkoaren ulermena, ahozko adierazpena eta elkarreragina, irakurritakoaren ulermena eta idatzizko adierazpena eta elkarreragina) helburu orokorrak.

    Helburuak, edukiak eta ebaluaziorako irizpide orokorrak esparru hauetako mailari dagozkio: publikoa, pertsonala, hezkuntzakoa eta profesionala.

    Eduki orokorrak trebetasunen araberako helburu orokorrak erdiesteko ikasleak garatu beharko dituen gaitasun partzial desberdinei dagozkie. Eduki horiek atal bereizietan azaltzen dira, nahiz eta benetako komunikazio egoeretan gaitasun partzial guztiak aldi berean erabiltzen diren. Horregatik, ikasteko nahiz irakasteko prozesuan, edukiak osotasun esanguratsu batean integratu beharko dira, trebetasun bakoitzerako proposatu helburuak abiaburu hartuta, halatan non ikasleak behar dituen gaitasun guztiak bereganatuko dituen proposatutako komunikazio jarduera eta eginkizunen bitartez. Eduki orokorrak berdinak dira hizkuntza guztietarako, baina berariazkoak eta gutxieneko hizkuntz-formak hizkuntzaz hizkuntza zehazten dira.

    Curriculum honi gaitasun komunikatiboaren ikuspegitik heldu zaio, barne hartuta gaitasun linguistikoa, soziolinguistikoa eta pragmatikoa.

    II.–Mailaren definizioa.

    C1 mailak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 gaitasun mailaren ezaugarriak izanen ditu.

    C1 mailaren xede nagusia da hizkuntza malgutasunez, eragingarritasunez eta zehaztasunez erabiltzea, edonolako egoeretan parte hartzeko, esparru pertsonal, publiko, akademiko eta profesionaletan, horietan ahozko testu eta testu idatzi luze eta konplexuak ulertu, sortu eta prozesatu behar direnean, hizkuntzaren barietate estandar desberdinetan, eta errepertorio lexiko zabal bat izanik, gai abstraktuez, konkretuez, baita hiztunarentzat ohikoak ez direnez ere osatua.

    III.–Helburu orokorrak eta berariazkoak trebetasunen arabera.

  18. Ahozkoaren ulermena.

    1.1. Helburu orokorra:

    Ulertzea, baita oso ongi entzuten ez denean ere, testu luzeak, hizkuntzaren eta kontzeptuen aldetik konplexuak, esamolde idiomatiko eta lagunartekoak dituztenak, eta gai zehatzak nahiz abstraktuak edo ikaslearentzat ezezagunak lantzen dituztenak, arlo tekniko edo espezializatuetakoak barne, hizkuntzaren barietate estandar desberdinak erabiliz, ohiko abiaduran nahiz azkarrago ahoskaturik; baliteke ikasleak xehetasunen batzuk argitzeko eskatu behar izatea, batez ere doinua arrotza gertatzen bazaio.

    1.2. Berariazko helburuak:

    1. Berariazko informazioa ulertzea kalitate kaskarra eta soinu distortsionatua duten adierazpen eta iragarpen publikoetan; adibidez, geltoki batean edo estadio batean.

    2. Informazio tekniko konplexua ulertzea; esate baterako, eguneroko produktu eta zerbitzuen funtzionamenduari buruzko jarraibide eta zehaztasunak.

    3. Norberaren lanbidearekin edo jarduera akademikoekin zerikusia duten gaien gaineko informazio konplexua eta aholkuak ulertzea.

    4. Gai profesional edo akademiko konplexuen gaineko hitzaldi, solasaldi, eztabaida eta debate gehienak erraz samar ulertzea.

    5. Askotariko grabazio eta emanaldietako materialak ulertzea, hizkuntzaren ohiz kanpoko erabileraren bat barne, eta xehetasun eta ñabardurei antzematea, adibidez, hiztunen arteko jarrera eta harreman inplizituei.

    6. Argot edo lagunarteko hizkera edo esapide asko erabiltzen diren filmak ulertzea.

    7. Beste pertsona batzuen arteko solasaldi eta eztabaida nahiko luzeetako xehetasunak ulertzea, baita gaia abstraktua, konplexua edo ezezaguna denean ere, eta esaten dutenaren asmoa harrapatzea.

    8. Norbera mintzakide izanik, solasaldi nahiko luzeak ulertzea, nahiz eta garbi egituraturik ez egon eta ideien arteko lotura inplizitua baizik ez izan.

  19. Ahozko adierazpena eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR