66E/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 31koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez arrantza-debekualdiei buruzko xedapen orokorra onesten baita 2021eko denboraldirako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

84. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 15a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 66E/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 31koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez arrantza-debekualdiei buruzko xedapen orokorra onesten baita 2021eko denboraldirako. Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko arrantza-baliabideen aprobetxamendua babestu, kontserbatu, sustatu eta antolatzea, jasangarritasun irizpideen arabera.

Zentzu horretan, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 70. artikuluak ezartzen duenez, arrantza-aprobetxamendua antolatzeko, ingurumen gaietako eskumenak dauzkan departamentuko titularrak urtero onetsiko ditu aprobetxamendugai izan daitezkeen espezieak ehizatzeko debekualdiei buruzko xedapen orokorrak eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela aginduko du.

Beste alde batetik, Espezie exotiko inbaditzaileen Espainiako katalogoa arautzen duen abuztuaren 2ko 630/2013 Errege Dekretuak, berriki indarra hartu duenak, neurri batzuk hartzera behartzen ditu administrazio publiko eskudunak, populazioak kontrolatzeko eta, behar denean, espezie horiek desagerrarazteko.

Bestalde, abenduaren 13ko 42/2007 Legeak, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzkoak, honako hau ezartzen du 64 ter artikuluan: autonomia erkidegoek eta Ceutak eta Melillak plangintza- eta kudeaketa-tresnak erabiltzen ahalko dituzte ehizaren eta arrantzaren arloetan zehazteko zein diren euren lurralde eremuan aurreko paragrafoaren edukiak ukituko dituen espezieak. Hori horrela, ehizan eta arrantzan aritzeko, espezie horiek lege honek indarra hartu baino lehen okupatutako eremuaren zehaztapen kartografikoa onetsi beharko du autonomia erkidegoko administrazio eskudunak, eta autonomia erkidegoko aldizkari ofizialean argitaratuko du. Horren ostean, ehiza eta arrantza planifikatu eta kudeatzeko lehen tresnak onetsiko dira.

Horregatik, foru agindu honetan ezartzen da ezen exotiko inbaditzailetzat deklaratutako zenbait espezie arrantzatu daitezkeela baldintzak egokiak direnean eta horretarako adierazitako eremuetan, bete daitezen abuztuaren 2ko 630/2013 Errege Dekretua, Espezie exotiko inbaditzaileen Espainiako katalogoa arautzen duena, eta abenduaren 13ko 42/2007 Legea, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzkoa.

Bi helburu horiek –hots, arrain-aprobetxamendua antolatua izatea eta arrain-espezie exotiko inbaditzaileak kontrolatzea– bide ematen dute Nafarroako arrantza-baliabideen aprobetxamendurako plana diseinatzeko 2021eko arrantza-denboraldirako.

Hori horrela, Arrantzako Aholku Batzordearen eta Nafarroako Ingurumen Kontseiluaren txostenak ikusirik, eta Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 70.1 artikuluak emandako eskumena erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Arrantzako debekualdiei buruzko xedapen orokorra onestea 2021eko denboraldirako (eranskin gisa erantsi da).

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea foru agindu hau eta eranskina (debekualdiei buruzko xedapen orokorra 2021eko denboraldirako).

Iruñean, 2021eko martxoaren 31n.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

ARRANTZAKO DEBEKUALDIEI BURUZKO XEDAPEN OROKORRA 2021. URTERAKO

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea eta helburua.

    2. artikulua. Arrantza jarduera Nafarroan 2021eko denboraldian.

    3. artikulua. Uren zonifikazioa, arrantzaren eta ur bilduen ondorioetarako.

    4. artikulua. Arrantza baimenak.

    5. artikulua. Arrantzatzen ahal diren espezieak.

    6. artikulua. Hil beharreko arrainak.

    7. artikulua. Arrantzarako egunak eta orduak.

    8. artikulua. Arrantza tresnak.

    9. artikulua. Debekatuta dauden harrapaketa metodoak eta baliabideak.

    10. artikulua. Arraina harrapatu eta askatzeko arrantza.

    11. artikulua. Ontzitik edo flotazioko beste sistema batzuetatik arrantzatzea.

    12. artikulua. Arrainak eduki, garraiatu eta merkaturatzea.

    13. artikulua. Salbuespeneko neurriak.

  2. KAPITULUA

    Arrantzarako espezieak

    14. artikulua. Izokinaren arrantza.

    15. artikulua. Itsas amuarrainaren arrantza.

    16. artikulua. Amuarrain arruntaren arrantza.

    17. artikulua. Aingiraren arrantza.

    18. artikulua. Korrokoiaren eta platuxa latzaren arrantza.

    19. artikulua. Loinaren arrantza.

    20. artikulua. Barboaren, tenkaren, ezkailuaren eta zarboaren arrantza.

    21. artikulua. Zamo txikien arrantza.

    22. artikulua. Arrain exotiko inbaditzaileen arrantza: karpa, perka amerikarra edo black-bass izenekoa, lutxoa, alburnoa, silurua, arrain katua eta ortzadar-amuarraina.

    23. artikulua. Karramarro exotiko inbaditzaileen arrantza: paduretako karramarroa eta karramarro seinaleduna.

  3. KAPITULUA

    Araubide bereziko urak

    24. artikulua. Aldi baterako debekualdiak.

    25. artikulua. Harrapatu eta askatzeko arrantzarako tarteak.

    26. artikulua. Arrantzan ikasteko eskola eta jaurtiketa praktiketarako eremua.

    27. artikulua. Arrantzako kirol guneak.

  4. KAPITULUA

    Arrantza barrutiak

    28. artikulua. Arrantzarako barrutietan arrantzatzeak dituen alderdi komunak.

    29. artikulua. Amuarrainen arrantza barrutiak.

    30. artikulua. Karramarro exotikoak modu kontrolatuan harrapatu eta eramateko barrutiak.

  5. KAPITULUA

    Arrantzako kirol-lehiaketak.

    31. artikulua. Arrantzako kirol-lehiaketak.

    32. artikulua. Arrantzaren espezialitateak kirol-lehiaketetan.

    Lehenbiziko xedapen gehigarria.–Presetatik hurbil arrantzatzea.

    Bigarren xedapen gehigarria.–Zebra muskuiluaren kontrola.

    Hirugarren xedapen gehigarria.–Feltrozko zolak erabiltzeko debekua.

    Laugarren xedapen gehigarria.

    Azken xedapena.

  6. ERANSKINA

    Aldi baterako debeku tarteak

  7. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea eta helburua.

    Foru agindu honen xedea da Nafarroan, 2021ean, arrantzarako aprobetxamendugai izan daitezkeen espezieak ezartzea, bai eta eremu, garai, egun eta aldi baliodunak ere, espeziearen edo modalitatearen arabera eta aprobetxamendugai diren espezieak babesteko muga orokorren arabera, bai eta haien kontrolerako prebentzio neurrien arabera ere.

    Era berean, foru agindu honen helburua da espezie exotiko inbaditzaileen populazioak eraginkorki kontrolatzeko neurriak hartzea, eta horretarako, espezie horiek harrapatzea eta, kasua bada, harrapatutako aleak deuseztatzea.

    2. artikulua. Arrantza jarduera Nafarroan 2021eko denboraldian.

    1. Arrantza jarduera Nafarroan, 2021eko denboraldian, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz eginen da: abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea, Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzkoa, haren erregelamendua eta foru agindu hau.

    2. Beste lurralderen batekin muga egiten duten ibai tarteetan, arrantzaleak Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dauden arauak eta baldintzak bete beharko ditu, arrantza Nafarroan egiten bada.

    3. Arrantza jarduera, Nafarroan, munduko COVID-19aren pandemiak sortutako egoerak uki dezake; hortaz, foru agindu honetan ezarritakoaz gain, egoera epidemiologikoaren arabera ezartzen diren araudiak ere bete beharko dira.

    3. artikulua. Uren zonifikazioa, arrantzaren eta ur bilduen ondorioetarako.

    1. Xedapen honen ondorioetarako, eta Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearekin bat, Nafarroako ibaien tarteak eta ur-masak honela zonifikatzen dira: salmonidoen eremua eta ziprinidoen eremua.

    2. Ur bilduetako arrantzari dagokionez, zer ibilgutan isurtzen duten ura, haien arrain-eskualdeko araudi bera bete beharko da. Arro endorreikoen edo itxien kasuan, ibilgu hurbilenerako aurreikusita dagoen araudi bera izanen du. Esako urtegia ziprinidoen eremutzat jotzen da.

    Urtegien, ureztatzeko idoien eta antzekoen kasuan, bildutako uren inguruko perimetrora sartzea ur horien titularrari dagokion eskubidea da, eta, horregatik, bere esku du sartzeko baimena edo debekua ematea. Arrantzarako eskubidea, beraz, jendearentzako sarrera-eskubidearen ondotik heldu da.

    4. artikulua. Arrantza baimenak.

    Arrantzako baimena izateaz gainera, baimendutako edozein espezie harrapatzeko salmonidoen goiko eremuan, izokin-tartean eta ziprinidoen eremuko arrantzarako kirol guneetan, beharrezkoa da eguneko baimen berezia izatea, pertsonala eta besterenezina, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak emana.

    1. Salmonidoen goiko eremurako baimenak:

      16 urtetik beherakoek ez dute baimen hori beharko arrantzan egiteko arro guztietako hirigunearen barreneko ibai tarteetan, salmonidoen goiko eremurako arrantza-denboraldian eta arraina harrapatu eta askatzeko arrantza motan soilik.

      Bi baimen izanen dira: arraina harrapatu eta eramatekoa, edo arraina harrapatu eta askatzekoa. Arraina harrapatu eta askatzeko modalitateko baimena eskatuz gero, baimenaren titularra modu horretan baizik ezin izanen da aritu arrantzan. Beste baimena duena, berriz, bi moduetan aritzen ahalko da arrantzan, betiere modalitate bakoitzerako ezarritako betebeharrak errespetatuz, baina ezin izanen da arraina harrapatu eta askatzeko arrantza modalitateko tarte batean sartu arraina harrapatu eta eramateko arrantza modalitateko baimenarekin.

      Hauexek dira arrantza arro bakoitzeko emanen den gehieneko baimen kopurua:

      –Baztan-Bidasoa: 6.414 baimen.

      –Oria-Urumea: 4.688 baimen.

      Honako arro hauetan, harrapatu eta askatzeko modalitaterako bakarrik emanen dira baimenak (salbu amuarrainen arrantza barrutietako zati batzuetan).

      –Ega-Urederra: 210 baimen.

      • Zudairiko arrantza barrutia: 296 baimen.

      –Arakil-Larraun: 210 baimen.

      –Arga-Ultzama: 314 baimen.

      • Eugiko arrantza barrutia: 140 baimen.

      –Irati-Erro: 470 baimen.

    2. Izokin-tarterako baimenak:

      Egunean 100 baimen izanen dira guztira izokin-tarterako.

    3. Baimenak, ziprinidoen eremuko arrantzarako kirol guneetarako:

      apirilaren 1etik aurrera, beharrezkoa izanen da eguneko baimen pertsonal bat eskuratzea arrantzan aritu ahal izateko ziprinidoen eremuko kirol guneetan.

      Arrantzaleko eta urteko ematen diren baimenek ez dute mugarik izanen urteko. Erabili aurretik gorde daitekeen baimen kopurua, gehienez, 5ekoa izanen da.

      Aurretik ezarritako akordioen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR