66E/2017 FORU AGINDUA, maiatzaren 16koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Honen bidez, behin betiko onesten da lurzoru urbanizaezinaren araubidea, 57. artikuluaren 8. idatz-zatiari dagokiona, aldatzeko espedientea, Tebas-Muru Artederretako Udalak sustatua. Espedientean jasota dago, baimendu daitezkeen ekintzen artean, Muru Artederretako (Tebas-Muru Artederreta) hilerria zabaltzeko aukera (1. poligonoko 305. lurzatia).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Tebas-Muru Artederretako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Behin betiko onestea lurzoru urbanizaezinaren araubidea, 57. artikuluaren 8. idatz-zatiari dagokiona, aldatzeko espedientea, Tebas-Muru Artederretako Udalak sustatua. Espedientean jasota dago, baimendu daitezkeen ekintzen artean, Muru Artederretako (Tebas-Muru Artederreta) hilerria zabaltzeko aukera (1. poligonoko 305. lurzatia).

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia, dagokion udalak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR