660/2017 FORU AGINDUA, azaroaren 17koa, Osasun kontseilariak emana, Nafarroako zerbitzu zorro osagarrian sartzen dituena, batetik, sexu bereko bikotekideekin bizi diren emakumeentzako edo bikotekiderik ez duten emakumeentzako ugalkortasun eta ernalketa tratamenduen prestazioak, eta, bestetik, erekzioaren disfuntzio iatrogenikoaren tratamendu farmakologikoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Azaroaren 16ko 103/2016 Foru Dekretuaren bidez, sexu- eta ugalketa-osasunaren arloko prestazio sanitarioen antolamendua ezarri zen.

Aipatu 103/2016 Foru Dekretuaren 4. artikuluan, sexu- eta ugalketa-osasunaren arloko zerbitzuen zorroa dago jasota.

Lehen xedapen gehigarrian ezartzen da ezen foru agindu bidez sartuko direla Foru Komunitateko zerbitzu zorro osagarrian sexu bereko bikotekidearekin bizi diren edo gizonezko bikotekiderik ez duten emakumeei indikazio terapeutikorik frogatu behar izan gabe emanen zaizkien ugalkortasun eta ernalketa tratamenduen prestazio berriak eta erekzioaren disfuntzio iatrogenikoaren tratamendu farmakologikoa, behin egiaztatutakoan betetzen direla prestazio osagarriak onartzeko aurretiazko baldintzak, zeinak jasota baitaude Osasun Sistema Nazionalaren iraunkortasuna bermatzeko eta prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko premiazko neurriei buruzko apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretuaren 8. quinquies artikuluan.

Aipatu apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretuaren 8. quinquies artikuluak honako baldintza hauek jasotzen ditu labur adierazita: Osasun Sistema Nazionalaren zorro amankomuna bermatuta egon dadila; askitasun finantzarioa bermatzea aurrekontuen egonkortasun irizpideak betetze aldera zorro osagarrian zerbitzu berriak sartzeari dagokionez; aurrez Osasun Sistema Nazionalaren Lurraldearteko Batzordeari informatzea; eta Osasuneko, Zerbitzu Sozialetako eta Berdintasuneko Ministerioari jakinaraztea.

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 5.14 artikuluak xedatzen du Foru Komunitateko osasun administrazioak prestazio osagarriak ezartzen ahalko dituela, eta horiek gauzatzen ahalko direla berariazko programazioa eta aurrekontuan zuzkidura espezifikoa egin eta gero.

Aurrerago, ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legeak, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzkoak, 18. artikuluan ezartzen du, ernalketa arloko osasun laguntzari dagokionez, bermatuta egonen dela ugalketa lagunduko teknikak jasotzeko aukera eta horien onuradun izanen direla haurdun gelditzeko gaitasuna duten LGTBI+ pertsona guztiak eta haien bikotekideak, berdintasuneko eta diskriminaziorik ezeko araubidean.

Lehenengo xedapen iragankorrean ezartzen da ezen, kalterik egin gabe foru lege honetan osasun arloari dagokionez jasotako neurriak aurrez eta pixkanaka txertatzeari, kontuan hartuko direla sexu- eta ugalketa-osasunaren arloko prestazio sanitarioen antolamendua ezartzen duen azaroaren 16ko 103/2016 Foru Dekretuan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR