66/2015 FORU AGINDUA, irailaren 25ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, martxoaren 20ko 110/2015 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko primak edo zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten onuradunek bete beharreko baldintzazkotasun arauak ezarri ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretuaren bidez, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko prima jakin batzuk edo zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten onuradunek bete beharreko baldintzazkotasun arauak aplikatzeko esparru nazionala ezarri zen.

Martxoaren 20ko 110/2015 Foru Aginduaren bidez, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko programa batzuen ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko primak edo zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten onuradunek Nafarroako Foru Komunitatean bete beharreko baldintzazkotasun arauak ezarri ziren.

Apirilaren 25ko 320/2015 Errege Dekretuaren bidez, 1078/2014 Errege Dekretua aldatu zen, eta, horren ondorioz, baimena eman zen kasu batzuetan neguko belarki laboreak ereinda dituzten lehorreko lurzatietan lurra iraulketaz lantzeko, hain zuzen, honako kasu hauetan: hektarea bateko azalera edo hortik beherakoa duten alorretan; alor irregular edo luzangetan, baldin eta haien gutxieneko tamaina, maldarekiko zeharka neurtuta, 100 metrotik beherakoa bada lurzatiko edozein puntutan; eta, orobat, usadiozko produkzio jarduerari eusteko asmoz, administrazio eskudunak egokitzat jotzen dituen kontserbazioko nekazaritza teknikak zehaztu eta baimentzen dituenean. Hortaz, arau hori oinarrizkoa denez, bidezko da martxoaren 20ko 110/2015 Foru Agindua aldatzea, aldaketa horiek foru araudian sartzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3kok 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan esleitutako eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 20ko 110/2015 Foru Aginduaren aldaketa. Foru agindu horren bidez, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko primak edo zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten onuradunek bete beharreko baldintzazkotasun arauak ezarri ziren.

  1. eranskinean paragrafo berria eransten da (BCAM 4) “Lurra uzta bildu ondoren lantzea” izeneko 16) atalaren bukaeran. Hortaz, honela idatzita geldituko da:

“16) Lurra uzta bildu ondoren lantzea.

Uzta-bilketaren egunetik hasi eta irailaren 1era arte, lurra...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR