65/2018 FORU DEKRETUA, abuztuaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileak osasun arrazoiengatik birkokatzeko prozedura arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Segurtasun eta Osasun Batzordeak 2000ko azaroaren 10ean hartutako Erabakiaren bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileak osasun arrazoiengatik birkokatzeko prozedura onetsi zen.

Geroago, 2010eko urriaren 28an, erabaki hori berraztertu eta eguneratu zuten.

Ordutik zenbait urte pasa direnez eta birkokatzeko baldintza jakin batzuk zehaztu eta argitu beharra dagoenez, birkokatze prozedura zehaztasun handiagoz arautu beharra dago nahitaez.

Horregatik, beharrezkoa da birkokatzeko prozesu azkarrago eta eraginkorrago bat ezarriko duen foru dekretu bat onestea, langileek aukera izan dezaten beren osasun baldintzak kontuan izanik haientzat egokia den lanpostu bat betetzeko.

Arau honek hein batean garatzen ditu, batetik, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legea, eta, bestetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea. Izan ere, Nafarroari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko funtzionario publikoen estatutu araubidea, Estatuko oinarrizko legeriak sektore publikoko langileei onartzen dizkien funtsezko eskubideak eta betebeharrak errespetatuz; halaxe xedatu baita Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 49.1.b) artikuluan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak hau dio: “Legegintza-ekimena eta erregelamenduak egiteko ahala baliatzean, administrazio publikoek printzipio hauen arabera jokatu behar dute: premia, efikazia, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna eta efizientzia”.

Zioen azalpen honen lehen paragrafoetan azaldu dugu, dagoeneko, arauak behar eta eraginkortasun printzipioak betetzen dituela. Efizientziari gagozkiola, berriz, izapideak egiteko epe laburra aurreikusi da, prozedura azkartzeko.

Bestetik, gai hau Nafarroako langile publiko guztientzat arautu bazen ere, egundaino ez da arautu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan. Horregatik, hizpide dugun gaia foru dekretu baten bidez arautzean, segurtasun juridikoa areagotzen da.

Era berean, lehendik zeuden birkokatze batzordeak egonen dira, aurrerantzean ere, birkokatze eremu bakoitzean. Batzorde horiek lehendik zituzten eginkizunak izanen dituzte aurrerantzean ere, eta, zenbait kasutan, haien osaera aldatuko da.

Arauaren gardentasuna bermatzeko, aplikatzekoa den araudian jasotako tramiteei jarraitu zaie.

Arrazoi horiengatik, oraingo birkokatze prozeduraren berritzea aztertzeko lantaldeak –Administrazioaren eta sindikatuen ordezkariek osatua–, uste izan du araudia egokitu beharra dagoela 2010eko urriaren 28ko Erabakia onetsi zenetik aurkitutako beharretara.

Dekretu hau negoziatu da, nahitaezkoa baita, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoen Negoziazio Mahai Sektorialean, 2017ko ekainaren 1eko bilkuran, eta sindikatuen ordezkaritzaren gehiengoaren adostasuna lortu da.

Horrenbestez, Osasuneko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluarekin bat etorrita, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko abuztuaren 22ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

  2. Foru dekretu honen xedea da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileak osasun arrazoiengatik birkokatzeko prozedura arautzea.

  3. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langile funtzionarioei, estatutupeko langileei eta lan-kontratudun finkoei aplikatuko zaie.

  4. Foru dekretu honetan ezarritako birkokatze prozedura ez zaie aplikatuko Gizarte Segurantzako araubide orokorrari edo aurreikuspen sozialeko beste ezein sistemari atxikitako langileetatik ohiko lanbidean aritzeko ezintasun iraunkor osoa izateko egoera aitortua dutenei. Horrelakoetan, birkokatze prozedura abiarazita baldin badago, eten beharko da.

  5. Ezintasun iraunkor absolutu edo osoko aldi baten ondoren langilearen egoera berraztertzean langileak lanera itzuli behar duela ezartzen baldin bada, langile horrek birkokatze eskaera egin dezake, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren edo organo eskudunaren ebazpenaren berri duen unean.

  6. artikulua. Prozeduraren printzipio orokorrak.

  7. Lanpostuak betetzeko orduan, foru dekretu honetan arautzen den prozedurak izanen du lehentasuna, lanpostuak betetzeko erabil litekeen beste edozein prozeduraren aurretik.

  8. Ahal dela, maila bereko lanpostuetan birkokatuko dira langileak. Salbuespenez, eta kasuan kasuko langilearen onespenarekin betiere, langileari dagokion mailatik beherako lanpostu batean birkokatzeko aukera azter lezake birkokatze batzordeak. Batera zein bestera izan, delako lanpostuetara sartzeko eskatzen diren baldintzak bete beharko dituzte langileek.

  9. Baliteke, birkokatzearen eraginez, langile birkokatuen lanaldia aldatzea, langileen laneko bizitza eta familiakoa bateragarriak izatearen arloan indarra duen araudia kontuan hartuta.

  10. Unean-unean aurretiko barne egokitzapena egiteko balio duen lan eremuaren barnean birkokatuko da langilea, langileak izendapena horren barnean duela.

  11. Langilea ezin izan bada birkokatu aurreko atalean adierazitako lan eremuen barruan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzu osoa hartuko da birkokatze eremutzat. Kasu horietan, jatorrizko lanpostua zer eremutan dagoen, harengandik gertuen den destinoko lanpostuan birkokatuko da langilea.

    Kasu horietan, Birkokatze Batzorde Nagusiari dagokio...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR