65/2018 FORU AGINDUA, irailaren 12koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Nafarroako Kirolaren Kontseiluaren osaera eguneratzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Otsailaren 26ko 15/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Kirolaren Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautu ziren.

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren abenduaren 5eko 80/2017 Foru Aginduaren bidez izendatu ziren Nafarroako Kirolaren Kontseiluko gaur egungo kideak. Foru agindu horren bidez, eta otsailaren 26ko 15/2007 Foru Dekretuaren 8.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Kirolaren Kontseiluko kide izendatu zen Daniel Martínez Aguado jauna, Corellako Udaleko kirol teknikaria, entitate hura ordezkatuz.

2018ko irailaren 3an, Daniel Martínez Aguado jaunak jakinarazi du egun horretatik beretik Corellako Udaleko kirol teknikari izateari uzten diola, eta hori dela-eta, Nafarroako Kirolaren Kontseiluko kide izateari uko egiten diola bere borondatez.

Nafarroako Kirolaren Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen otsailaren 26ko 15/2007 Foru Dekretuaren 11.d) artikuluak dio Nafarroako Kirolaren Kontseiluko kideek kargua utziko dutela baldin eta 8. artikuluan jasotako Administrazio Publikoetako edo kirol eta gizarte esparruko erakundeetako kide izateari uzten badiote. Kasu horretan, kargua utzi duen kidea izendatzeko ezarritako prozedurari jarraikiz...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR