64/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 31koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeko kideak eguneratzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

86. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 16a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 64/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 31koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeko kideak eguneratzen dituena. Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko 8/2005 Foru Legeak, uztailaren 1ekoak, 29.artikuluan arautzen du Nafarroako Babes Zibilerako Batzordea, administrazio publikoen organo koordinatzaile eta laguntzaile gisa babes zibilaren arlorako, eta batzordeari dagozkion eginkizunak ezartzen ditu. Aipatu foru legeak dio erregelamendu bidez garatu beharko dela, aurrerago, batzordearen osaera, antolaketa eta funtzionamendua; zehazten du, hala ere, batzordeak Estatuko Administrazio Nagusiko, Foru Komunitateko Administrazioko eta Nafarroako toki entitateetako ordezkaritza izan behar duela.

Lege betebehar horrekin bat, martxoaren 10eko 14/2008 Foru Dekretua onetsi zen, Nafarroako Babes Zibilerako Batzordea arautzen duena, eta 131/1994 Foru Dekretua indarrik gabe gelditu zen.

14/2008 Foru Dekretuaren 4. artikuluak ezartzen du Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeak kide hauek izanen dituela: batetik, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, batzordeko burua izanen dena, eta Barneko zuzendari nagusia, batzordeko buruordea izanen dena, eta, bestetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa, toki entitateak eta Estatuko Administrazioa ordezkatzeko aukeratutako kideak.

Departamentu hauetako kide banak ordezkatuko du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa batzordean: Toki Administrazioko Departamentua; Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua; Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua; Osasun Departamentua; Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua; Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua. Kide horiek zuzendari nagusien artetik izendatuko dira, kontuan harturik bakoitzak zer lotura duen batzordearen jardunaren gaiekin, eta, bestalde, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailea eta Nafarroako Foruzaingoko burua ere izanen dira batzordeko kide.

Batzordean Nafarroako toki entitateen ordezkari izanen dira, batzordekide gisa, Iruñeko alkatea eta Nafarroako Udal eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR