63/2016 FORU AGINDUA, otsailaren 5ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legeak, besteak beste, partaidetza sozialaren printzipio zuzentzailea biltzen du, eta horren adierazpen organikoa Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseilua da, maiatzaren 13ko 213/2011 Foru Dekretuaren bidez erregulatua dagoena.

Talde parlamentarioetan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta Eskubide Sozialetako Departamentuan bertan izandako aldaketak direla-eta, beharrezkoa da kide berriak izendatzea.

Horrenbestez, maiatzaren 13ko 213/2011 Foru Dekretuak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Maiatzaren 13ko 213/2011 Foru Dekretuaren artikuluan xedatutakoarekin bat, Eskubide Sozialetako Departamentuaren titularra izanen da Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluko burua.

  2. Honako pertsona hauek izendatzea Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluko kide:

    Enrique Abad Martínez jauna, Intermon Oxfameko kidea, Nafarroako GGKEen koordinadora ordezkatuz.

    Argia Aldaya Salaberri andrea, Nafarroako CCOO sindikatua ordezkatuz.

    Pablo Azcona Molinet jauna, Lodosako alkatea eta NUKFko burua.

    Ana Beltrán Villalba andrea, Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioa ordezkatuz.

    Jesús Blanco González jauna, Proclade Yanapayko kidea, Nafarroako GGKEen koordinadora ordezkatuz.

    Mikel Buil García jauna, Ahal Dugu talde parlamentarioa ordezkatuz.

    Beatriz Castillo Albarrán andrea, Nafarroako Unibertsitateko Hezkuntza eta Psikologiako Fakultateko Dekanotzaren ondokoa.

    Marisol de la Nava Martín andrea, Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko Alorreko zuzendaria.

    Diego de Paz Ballesteros jauna, Medicus Mundiko kidea, Nafarroako GGKEen koordinadora ordezkatuz.

    Juan Jesús Echaide Baigorri jauna, NUKFko teknikaria.

    Carlos Fernández Valdivielso jauna, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa ordezkatuz.

    Luis Gabilondo Pujol jauna, Osasuneko zuzendari nagusia.

    Ana García Purroy andrea, Manos Unidasko kidea, Nafarroako GGKEen koordinadora ordezkatuz.

    Laura Irurzun Urdiain andrea, Madre Corajeko kidea, Nafarroako GGKEen koordinadora ordezkatuz.

    Esther Korres Bengoetxea andrea, EH Bildu talde parlamentarioa ordezkatuz.

    Iosune Legal Erro andrea, Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuko zuzendaria.

    Mertxe Leránoz Goñi andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea.

    Hugo López López...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR