62/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 30ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Nafarroako LGTBI+ Kontseiluko kideak izendatzen baitira, honako hauen ordezkari gisa aritzeko: Foru Komunitateko Administrazioko departamentuak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa eta Nafarroako gazteria.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

86. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 16a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 62/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 30ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Nafarroako LGTBI+ Kontseiluko kideak izendatzen baitira, honako hauen ordezkari gisa aritzeko: Foru Komunitateko Administrazioko departamentuak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa eta Nafarroako gazteria. Martxoaren 27ko 34/2019 Foru Dekretuaren bidez eratu zen Nafarroako LGTBI+ Kontseilua. Kide anitzeko organoa da, kontsultarakoa, eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuari atxikia dago, hura baita LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialaren arloan eskuduna den erakundea.

Horrela bada, Nafarroako LGTBI+ Kontseilua sortu eta haren eginkizunak, osaera eta funtzionamendu araubidea arautzen dituen martxoaren 27ko 34/2019 Foru Dekretuak, 4.2 artikuluan, xedatzen du ezen kontseiluburua LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialeko politiketan eskuduna den departamentuko titularra izanen dela, eta hari egokituko zaiola Nafarroako LGTBI+ Kontseiluko kideak izendatzea foru agindu bidez.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak maiatzaren 6an emandako 25/2019 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako LGTBI+ Kontseiluko kideak izendatu ziren.

Alabaina, aldaketak izan dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren egituran, eta foru agindu horren bidez departamentuen edo erakunde autonomoen ordez aritzeko izendatu zirenek jada ez dituzte eginkizun horiek betetzen. Hori horrela, eta bat etorriz martxoaren 27ko 34/2019 Foru Dekretuaren 7.1 artikuluan xedatutakoarekin, bidezkoa da postu horiek beteko dituzten kideak izendatzea.

Bestalde, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak eta Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak proposamen bat aurkeztu dute Nafarroako LGTBI+ Kontseiluan federazioa eta gazteria ordezkatuko dituzten kideak izendatzeko.

Ikusirik Nafarroako Berdintasunerako Institutuak egindako proposamena, Nafarroako LGTBI+ Kontseiluan Nafarroako Gobernuko departamentuak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa eta Nafarroako gazteria ordezkatuko dituzten kideak izendatzeko.

Erabiliz Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Honako hauek izendatzea Nafarroako LGTBI+ Kontseiluko kide...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR