62/2015 FORU AGINDUA, azaroaren 4koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, urtarrilaren 18ko 8/2013 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez, jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren informazio-aitorpenaren eredu berri bat (182 eredua) onetsi zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urtarrilaren 18ko 8/2013 Foru Aginduak 182 eredu berri bat onetsi zuen. 182 eredua jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren informazio-aitorpenaren eredua da. Foru agindu hori bi aldiz aldatu da, azaroaren 28ko 395/2013 Foru Aginduaren eta azaroaren 28ko 470/2014 Foru Aginduaren bidez, eredua Zerga Administrazioaren informazio premia berrietara egokituz, zerga-pizgarriak behar bezala aplikatzeko.

Orduz geroztik arau batzuk aldatu dira, eta horren ondorioz eredua berriz aldatu behar da.

Alde batetik, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legea onetsi da.

Interes sozialekotzat jotzen diren kultur proiektu eta jarduerak finantzatzen ahal dituzten kultur mezenasgoaren modalitateak arautzen dira foru lege horretan: dohaintzak (diruzkoak zein gauzazkoak), erabilera maileguak edo komodatuak eta lankidetza hitzarmenak. Halaber, mezenasei ematen zaizkien zerga-onurak arautzen dira eta, 20. artikuluan ezarritakoarekin bat, bi baldintza jartzen zaizkie pertsona edo entitate onuradunei:

  1. Dohaintzak, erabilera maileguak edo lankidetza hitzarmena egiaz egin direla eta interes sozialeko deklarazioa duten kultur proiektu edo jardueretarako egiaz erabili direla frogatzea, kasuan kasuko ziurtagirien bidez.

  2. Emandako egiaztagirien edukia jakinaraztea Zerga Administrazioari, zerga arloko araudian ezarritako eredu eta epeekin.

    Kontuan izanik eman beharreko informazio berriaren izaera eta helburua eta orain arte 182 ereduaren xede zen informazioarenak berdintsuak direla, komenigarritzat jotzen da 182 informazio-eredua erabiltzea informazio hori emateko.

    Bestalde, Araudi fiskala aldatzeko eta jarduera ekonomikoa pizteko neurriak hartzeko abenduaren 24ko 29/2014 Foru Legeak manu batzuk aldatu ditu Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginean (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia). Nabarmendu behar da sindikatu-kuoten eta alderdi politikoentzako kuota eta ekarpenen tratamendu fiskala aldatu dela: orain arte lehenbizikoak gastu kengarritzat jotzen ziren, eta bigarrenak zerga-oinarrian kenkaria egiteko eskubidea sortzen duten kontzeptutzat; 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, zergaren kuota osoan egiten den kenkaritzat jotzen dira. Hori aplikatzeko, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legeak, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera, ezartzen duen eskakizun hau mantentzen zaie sindikatuei eta alderdi politikoei: zerga arloko araudian ezarritako eredu eta epeetan deklaratzea kontzeptu horiek.

    Maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legeak baldintza bera, ondorio berberekin, jarri zuen lanbide elkargoei ordaindutako kuotak kengarriak izateko. Horrenbestez, kuota horiek gastu kengarritzat jotzeko, lanbide elkargoek Zerga Administrazioari aurkezten dizkioten aitorpenetan agertu beharko dute, zerga arloko araudian ezarritako eredu eta epeetan.

    Horren ondorioz, urtarrilaren 18ko 8/2013 Foru Aginduan dauden erreferentziak zergaren foru legearen idazketa berrira egokitu behar dira.

    Horrez gain, errazago identifikatzeko, beharrezkotzat jo da gako berri bat sartzea dohaintza hauek bereizteko: Nafarroako Administrazio Publikoei edo irabazi-asmorik gabeko entitate pribatuei Nafarroako Gobernuak interes sozialekotzat jotzen dituen proiektuetarako emandakoak, ekainaren 13ko 153/1986 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergaren Testu Bateginaren 22.B) Bigarren artikuluaren arabera (zergaren kuotan kenkari bat aurreikusten baita).

    Hori dela eta, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritakoarekin eta maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.23 artikuluko gaikuntza orokorrarekin bat,

    AGINDU DUT:

    Artikulu bakarra.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak urtarrilaren 18an emandako 8/2013 Foru Agindua aldatzea. Haren bidez, jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren informazio-aitorpenaren eredu berri bat (182 eredua) onetsi zen.

    Urtarrilaren 18ko 8/2013 Foru Aginduaren manu hauek ondoko testu hau izanen dute:

    Bat. 2.b) eta d) artikulua.

    “b) Helbide fiskala Nafarroan izanik, Fundazioen eta babes-jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean aurreikusitako kenkariak (kuotan kengarriak badira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 62.8 artikuluan ezarritakoaren arabera) dagozkien dohaintzak jasotzen dituzten alderdi politikoak, baita afiliazio-kuotak eta ekarpenak jasotzen dituztenak, betiere afiliatuek edo dohaintza edo ekarpenen bat eman dutenek informazio-aitorpen honetan agertzeko baimena eman badute.”

    “d) Langileen sindikatuak, informazio-aitorpen honetan agertzeko baimena eman duten afiliatuen gainean, langileen sindikatuei ordaindutako afiliazio-kuotek ematen dutenei kenkaria egiteko. Kenkari hori Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 62.6 artikuluan ezarrita dago.”

    Bi. 2. artikulua. i) letra eransten da.

    “i) Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera kultur mezenasgoaren onuradun diren pertsonak eta entitateak, betiere frogatzen badute dohaintzak, erabilera maileguak edo lankidetza hitzarmena egiaz egin direla eta interes sozialeko deklarazioa duten kultur proiektu edo jardueretarako egiaz erabili direla, kasuan kasuko ziurtagirien bidez.

    Finantza-produktu erabilezin batzuetarako ekarpenek eragindako mozkinen dohaintzak sartuta daude. Produktu horiek Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarrian aipatzen dira. Horretarako, finantza-produktu erabilezin horiek kudeatzen dituzten kreditu entitateek urtero jakinaraziko dizkiete pertsona edo entitate onuradunei titular bakoitzaren kasuan lortu diren eta pertsona edo entitate onuradun horiei eskualdatu zaizkien mozkinek egiten duten zenbatekoa.”

    Hiru. 3. artikuluaren 4.c) eta 9. idatz-zatiak.

    “c) Urtean pagatutako sindikatu-kuota, betiere kengarria bada Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 62.6 artikuluan ezarritakoaren arabera.”

    “9. Babes-kontratuen ondoriozko diru kopuruak jasotzen dituzten entitateek babeslearen ondoko datuak agertarazi beharko dituzte, identifikazio datuez gain:

  3. Izen-abizenak edo, bidezkoa denean, sozietatearen izena.

  4. Identifikazio fiskaleko zenbakia.

  5. Babes-kontratuen ondoriozko publizitate gastuetarako diru kopuruak, ekainaren 13ko 153/1986 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergaren Xedapenen Testu Bateginaren 22. B) Hirugarren artikuluaren arabera kengarriak badira.”

    Lau. 3. artikulua. 10., 11., 12. eta 13. idatz-zatiak eransten dira.

    “10. Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean ezarritakoaren arabera, dohaintzak jasotzen dituzten pertsona eta entitateek adierazi beharko dute, haien identifikazio datuez gainera, informazio hau:

  6. Emailearen izen-abizenak, edo, behar bada, sozietatearen izena, baita haren identifikazio fiskaleko zenbakia ere.

  7. Dohaintzengatiko kenkarien eta murrizketen oinarria, 8/2014 Foru Legearen 9. artikuluaren arabera kalkulatua.”

    “11. Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean ezarritakoaren arabera, erabilera maileguen edo komodatuen onuradunak diren pertsona eta entitateek adierazi beharko dute, haien identifikazio datuez gainera, informazio hau:

  8. Komodatu-egilearen izen-abizenak, edo, behar bada, sozietatearen izena, baita haren identifikazio fiskaleko zenbakia ere.

  9. Erabilera maileguengatik edo komodatuarengatik egin daitezkeen kenkarien eta murrizketen oinarria, 8/2014 Foru Legearen 12. artikuluaren arabera kalkulatua.”

    “12. Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean ezarritakoaren arabera, lankidetza hitzarmen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR