61/2019 FORU AGINDUA, maiatzaren 13koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez Hezkuntzako kontseilariaren esku uzten baita gora jotzeko errekurtsoen ebazpena Hezkuntza Departamentuari atxikitako irakasleen langileria arloan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuko kontseilariari dagokio gora jotzeko errekurtsoak ebaztea, kontseilaria baino maila baxuagoko Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren edozein organok arlo horren gainean emandako egintzei dagokienez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121.1 artikuluari buruz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan ezarritakoarekin bat. Esleipen bera egiten du otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 2. artikuluko g) apartatuak. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehaztu ziren.

Hala ere, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretu horren 7.2.g) artikuluaren arabera, Hezkuntza Departamentuari dagokio, departamentu horri atxikiriko irakasleei dagokienez, langileria arloan jarritako gora jotzeko errekurtsoak tramitatzea.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak, apirilaren 19ko 81/2016 Foru Aginduaren bidez, eta orduan indarrean zen Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari eta haren erakunde autonomoei buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legea garatuz, Hezkuntzako kontseilariaren esku utzi zuen gora jotzeko errekurtsoen eta aurretiazko administrazio erreklamazioen ebazpena, bere departamentuari atxikitako irakasleen langileria arloan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak indarrik gabe utzi zuen Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari eta haren erakunde autonomoei buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legea. Hori dela eta, gomendagarria da foru agindu berri bat ematea apirilaren 19ko 81/2016 Foru Aginduaren ordez.

Martxoaren 11ko 11/2019 Foru Lege horren 6.2.j) artikuluan xedaturikoaren arabera, administrazio prozeduren arrazionalizazioak eta arintasunak gidatuko dituzte Foru Administrazio Publikoaren jarduketa eta funtzionamendua. Eskuratutako esperientziaren arabera, artikulu hori betetzeko, lagungarria da Hezkuntzako kontseilariaren esku uztea gora jotzeko errekurtsoen ebazpena, Hezkuntza Departamentuari atxikitako irakasleen langileria arloan; izan ere, kontseilari horrek esleiturik du bere departamentuari lotutako gora jotzeko errekurtso guztien ebazpena (martxoaren 11ko 11/2019 Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR