61/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 20koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuaren menpeko irakaskuntza ez-derrigorrezkoen tarifak finkatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zein zerbitzu eta jardueratan eska daitezkeen prezio publikoak ezartzen ditu otsailaren 19ko 24/2014 Foru Dekretuak, eta haren 2. artikuluaren arabera, irakaskuntza ez-derrigorrezkoa ematen duten ikastetxeen zerbitzuetan, irakasteko jardueren ondoriozkoetan, prezio publikoak eska daitezke.

Hezkuntza Departamentuari dagokio, bere menpean izanik, derrigorrezkoak ez diren irakaskuntza mailetan ematen diren zerbitzuen tarifak eguneratzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen Tasa eta Prezio Publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 18. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluan ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. –Hezkuntza Departamentuaren menpean irakaskuntza ez-derrigorrezkoa ematen duten ikastetxeen zerbitzuen tarifak eguneratzea, zenbateko hauen arabera:

  2. “Pablo Sarasate’’ Musika Kontserbatorio Profesionala:

    –Espedientea irekitzea: 29,30 euro.

    –Kurtso osoa: 52,80 euro irakasgai bakoitzeko.

    –Gainditu gabeko irakasgaiak: 61,60 euro.

    –Musikako lanbide ikasketetan sartzeko probak: 18,50 euro.

    –Zerbitzu orokorrak: 11,90 euro.

    –Lanbide titulua eskuratzeko proba: 105,80 euro.

  3. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa:

    –Goi mailan sartzeko probak: 61,30 euro.

    –Lehen matrikula: 18,40 euro kreditu bakoitzeko.

    –Espedientea irekitzea: 26,30 euro.

    –Zerbitzu orokorrak: 10,70 euro.

    –Ondorengo matrikulak: 25,00 euro kreditu bakoitzeko.

    –Kredituak onartu eta/edo transferitzeko eskaera: 10,00 euro irakasgai bakoitzeko.

  4. Dantza Eskola.

    3.1. A eta B hastapena (6 eta 7 urteko haurrak):

    –Lehen inskripzioa: 34,40 euro.

    –Sarrerako proba: 7,50 euro.

    –Dantzan ikasten hasteko kurtso osoa: 148,80 euro.

    3.2. Oinarrizko maila:

    –Lehen inskripzioa: 34,40 euro.

    –Sarrerako proba: 7,50 euro.

    –Oinarrizko mailako kurtso osoa: 180,60

    3.3. Erdi maila:

    –Lehen inskripzioa: 34,40 euro.

    –Sarrerako proba: 31,40 euro.

    –Erdi mailako kurtso osoa: 241,40 euro.

    3.4. Helduak:

    –Helduentzako kurtsoetarako sarrera proba: 7,50 euro.

    Dantza espainiarreko kurtsoa:

    –Lehen inskripzioa: 34,40 euro.

    –Irakasgai bakoitzeko: 210,00 euro.

    Dantza garaikideko kurtsoa:

    –Lehen inskripzioa: 34,40 euro.

    –Irakasgai bakoitzeko: 210,00 euro.

    Dantza klasikoko kurtsoa:

    –Lehen inskripzioa: 34,40 euro.

    –Irakasgai bakoitzeko: 210,00 euro.

  5. Iruñeko eta Tuterako Hizkuntza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR