60/2018 FORU AGINDUA, abenduaren 24koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko 2019ko BERDINNA Sarira hautagaitzak aurkezteko epea luzatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Urtarrilaren 10eko 1/2018 Foru Dekretuaren bidez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko BERDINNA Saria sortu zen, Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanagatik nabarmendu direnen jokabidea azpimarratu eta publikoki aintzatesteko asmoz. Foru dekretu horretan ezarri zen sariaren deialdia urtero eginen dela, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan eskumenak dituen departamentuko titularraren foru agindu baten bidez.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak urriaren 24an emandako 52/2018 Foru Aginduaren bidez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko 2019ko BERDINNA Sariaren deialdia egin eta hura emateko oinarriak ezarri ziren.

3.2 oinarriak adierazten du hautagaitzak aurkezteko epea 2 hilabetekoa izanen dela, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Foru agindu hori 2018ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 8koan, argitaratu zenez, hautagaitzak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 8an bukatuko da.

Sustapenaren eta Kudeaketaren Zuzendariordetzak proposatu du hautagaitzak aurkezteko epea luzatzea 2019ko urtarrilaren 21era arte.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluak ezartzen duenez, Administrazioak onar dezake ezarritako epeak luzatzea, egoera dela-eta komeni denean eta ez bada hirugarrenen eskubideen kalterako; luzapena ez da izanen epe horien erdia baino handiagoa. Nolanahi ere, luzapena kasuan kasuko epea bukatu baino lehen egin behar da. Epeak luzatzeko erabakien edo luzapenari uko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR